3. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, langile langabeen kontratazioa sustatzeko
2018. urteko laguntzen deialdiarena eta oinarriena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da langile langabeen kontratazioa sustatzeko 2018. urteko laguntzen deialdiaren eta oinarrien laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 376667 eta Udalaren web-orrian.

Xedea:

1. Oinarri arautzaile hauen xedea da enpleguaren egonkortasuna eta kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezartzea, langabeen lan kontrataziorako diru-laguntzen bidez, Eguesibarren erroldaturik badaude gutxienez ere urtebete lehenagotik, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik.

2. Deialdi honek eta bere oinarriek indarra hartuko dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik aitzina, 2017ko aurrekontua onetsi ondoren, eta aurrekontuan dagokion partidaren kargura. Hala ere, laguntzak eska daitezke oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten kontratazioetarako, baldin eta 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte formalizatu badira edo formalizatzen badira.

Laguntzen onuradunak:

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izateko, enpresek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.

b) Arau-hauste oso larrien ondorioz enplegu programen aplikazioaren onuretatik baztertuak ez izatea, Lan arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginean xedatutakoari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia).

c) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako debekuetako batean ere ez egotea.

d) Aldi baterako edo iraupen jakineko kontratuaren bitartez kontratatuko dituzten langileak enplegu eskaintza baten bidez eskatzea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzien bitartez.

Laguntzen zenbatekoa:

1. Honako diru-laguntza hauek emanen dira, betiere lanaldia osoa bada:

–5.000 euro, 7. oinarriaren a) idatz-zatian ezarritako kontratu bakoitzeko.

–2.000 euro, 7. oinarriaren b) idatz-zatian ezarritako kontratu bakoitzeko, gutxienez ere urtebeteko iraupena izanez gero.

–1.000 euro, 7. oinarriaren b) idatz-zatian ezarritako kontratu bakoitzeko, gutxienez ere sei hilabeteko iraupena izanez gero.

Kontratu horiek mugagabe bilakatzen badira, diru-laguntza igoko da, 5.000 euro arte, baldin eta 2018ko abenduaren 31 baino lehen gertatzen bada.

–1.000 euro, 7. oinarriaren c) idatz-zatian ezarritako kontratu bakoitzeko.

–600 euro, prestakuntzarako kontratu edo praktikaldiko kontratu bakoitzeko.

Emakumeei egindako kontratuetan, baldin eta 45 urtetik gorakoak badira, errenta bermatua jasotzen badute, genero indarkeriaren biktimak badira edo luzaroko langabeak badira, zenbatekoak honakoak izanen dira:

–7.000 euro, 7. oinarriaren a) idatz-zatian ezarritako kontratu bakoitzeko.

–3.000 euro, 7. oinarriaren b) idatz-zatian ezarritako kontratu bakoitzeko, gutxienez ere urtebeteko iraupena izanez gero.

–1.500 euro, 7. oinarriaren b) idatz-zatian ezarritako kontratu bakoitzeko, gutxienez ere sei hilabeteko iraupena izanez gero.

Kontratu horiek mugagabe bilakatzen badira, diru-laguntza igo eginen da, 7.000 euro arte, baldin eta 2018ko abenduaren 31 baino lehen gertatzen bada.

–1.500 euro, 7. oinarriaren c) idatz-zatian ezarritako kontratu bakoitzeko.

2. Lanaldi partzialeko kontratuetan, betiere lanaldi osoko langile antzeko baten lanaldiaren %50 badute gutxienez, eta aldizkako kontratu finkoetan, pizgarriak proportzionalki kalkulatuko dira laneko benetako denboraren arabera.

3. Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da gehienez, lan kontratua hasi edo kontratua mugagabe bihurtu eta biharamunetik hasita. Eskaera epez kanpo aurkeztuz gero, ukatu eginen da diru-laguntza. Deialdi honen onespen epeagatik lehen aipatu den epea betetzerik izan ez denean ere egiten ahalko da eskaera.

Diru-laguntzak eskatzeko epea 2018ko abenduaren 31n bukatuko da.

Sarrigurenen, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1714893