2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Laburpena, autoenplegua sustatzeko laguntzen
2018. urterako deialdiarena eta oinarriena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da autoenplegua sustatzeko laguntzen 2018. urterako deialdiaren eta oinarrien laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 376663.
Xedea.
Oinarri hauen xedea da pizgarriak ezartzea, Eguesibarren autoenpleguaren bidezko ekimenak sustatzeko, ekimen berritzaileak eta mota askotakoak abian jartzen lagunduz.
2018an egiten diren ekintza diruz lagungarriei aplikatuko zaizkie diru-laguntza hauek.
Laguntzen onuradunak.
Langile autonomoak izan daitezke oinarri arautzaile hauetan ezarritako diru-laguntzen onuradunak, baldin eta diru-laguntzak beren izenean eskatzen badituzte.
Laguntzen zenbatekoa.
Oro har, deialdi honetako onuradunendako laguntza bakarra emanen da. Urteko 2.000 euroko gehieneko diru-laguntza emanen da, hiru hileko lau ordainketetan zatituko dena (500 euro bakoitzean), fakturazioa eta hiruhilekoko BEZa aurkeztu ondotik, deialdi honetako baldintzei jarraituz. Aldi diruz lagungarriak hiruhileko naturalak izanen dira, eta emakida epea hasiko da eskaera aurkeztu eta ondorengo hiruhileko osoaren hasieran.
Ikerketa, garapen edo berrikuntzako (I+G+B) edozein kategoriatan sailkatzen ahal bada diru-laguntzaren onuradunak abiatzen duen jarduera, jarraian bakoitzerako ematen den definizioari jarraituz, aurreko ataleko zenbatekoak bikoiztu eginen dira.
Epea, instrukzioa, tramitazioa eta ebazpena.
Prozedura alde batek eskaturik hasiko da, eta horretarako Eguesibarko Udalari zuzendutako eskaera aurkeztuko du interesdunak entitate horretako erregistroan. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren moduetako edozeinetan ere aurkez daiteke.
Sarrigurenen, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1714892