1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
657E/2017 FORU AGINDUA, azaroaren 13koa, Osasuneko kontseilariak emana. Honen bidez aldatzen da Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikoen Estrategiaren Batzorde Teknikoa, Osasuneko kontseilariak abenduaren 20an emandako 674E/2016 Foru Aginduak sortua.
Osasuneko kontseilariaren abenduaren 20ko 647E/2016 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikoen Estrategiaren Batzorde Teknikoaren helburuak, erantzukizunak eta osaera ezarri ziren.
Nafarroako 2014-2020 Osasun Planak, bere definizioan eta garapenean parte hartzea sustatzeko garatu behar diren ekintzen artean, estrategien batzorde teknikoetan herritarren ordezkariak sartzeko aukera aurreikusten du.
Ildo horretan, komenigarritzat jotzen da Desgaitasun Fisiko eta Organikoaren Elkarteen Federazioa (COCEMFE) osatzen duten elkarte guztien ordezkari bat Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikoen Estrategiaren Batzorde Teknikoko kide izan dadila.
Horrenbestez, bidezkoa da aipatu foru agindua aldatzea batzordean pertsona bat gehitzeko.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Osasuneko kontseilariaren abenduaren 20ko 674E/2016 Foru Agindua aldatzea (foru agindu haren bidez ezarri ziren Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikoen Estrategiaren Batzorde Teknikoaren helburuak, erantzukizunak eta osaera), aipatu batzordean kide bat gehitzeko. Kide horrek herritarrak ordezkatuko ditu, eta Nafarroako Foru Komunitateko Desgaitasun Fisiko eta Organikoaren Elkarteen Federazioko (COCEMFE) burua edo horrek eskuordetzen duen pertsona izanen da.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2017ko azaroaren 13an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F1713100