1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
656E/2017 FORU AGINDUA, azaroaren 13koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia Batzorde Zentrala sortzen duen Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 42/2016 Foru Agindua aldatzen duena.
Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 42/2016 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia Batzorde Zentrala sortu zen.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmaziako zuzendariordeak proposatu du Farmazia Batzorde Zentralaren osaera aldatzea. Aldaketaren arabera, batzordeko kideetako bat Berrikuntza eta Antolaketa Ataleko Zuzendaritzaren titularra izanen da.
Horrenbestez, osasun arloko aholkularitza zientifiko-teknikoa egituratzeko Osasuneko kontseilariaren 1990eko urtarrilaren 12ko Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan esleitutako eskumenak erabiliz,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra.–Osasuneko kontseilariak maiatzaren 11n emandako 42/2016 Foru Aginduaren aldaketa. Haren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia Batzorde Zentrala sortu zen.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia Batzorde Zentrala sortzen duen Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 42/2016 Foru Aginduaren 3.2 artikulua aldatu da, k) letra bat erantsiz. Honako testu hau izanen du:
“k) Berrikuntza eta Antolaketa Ataleko Zuzendaritzaren titularra.”
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2017ko azaroaren 13an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F1713103