29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako Plan Berezia, 1. eremuko UE-1.6 exekuzio unitatean (2. poligonoko 60. eta 61. lurzatiak).
Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako hau erabaki zuen:

ERABAKIA:

9. puntua.–Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako Plan Bereziaren espedientea. Noain Elortzibarko 1. eremuko UE-1.6 exekuzio unitatearen aldaketa, 2. poligonoko 60. eta 61. lurzatietan. José Luis García Silva arkitektoak idatzi eta José Luis Bautistak sustatu du.

2017ko azaroaren 8ko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Hiri-jarduketarako Plan Berezia. Noain Elortzibarko 1. eremuko UE-1.6 exekuzio unitatearen aldaketa, 2. poligonoko 60. eta 61. lurzatietan. José Luis García Silva arkitektoak idatzi eta José Luis Bautistak sustatu du.

2017ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17an, eta interesdunei jakinarazi zitzaien jendaurreko epean alegaziorik jaso gabe.

Iruñerriko Mankomunitatearen 2017ko azaroaren 27ko aldeko txostena jaso ondoren,

PROPOSATU DA;

Ikusirik Hirigintzako Batzordeak aldeko irizpena eman duela.

Aho batez erabaki da.

1. Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako Plan Berezia. Noain Elortzibarko 1. eremuko UE-1.6 exekuzio unitatearen aldaketa, 2. poligonoko 60. eta 61. lurzatietan. José Luis García Silva arkitektoak idatzi eta José Luis Bautistak sustatu du.

2. Erabaki hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, behin betiko onetsitako proiektuaren kopiarekin batera.

3. Dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hirigintza araudiarekin batera, uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2017ko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako Plan Berezia. Noain Elortzibarko 1. eremuko UE-1.6 exekuzio unitatearen aldaketa, 2. poligonoko 60. eta 61. lurzatietan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1801463