29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

2018ko zerga-tasak eta tasak

Atezko Udalak, 2017ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma izanda, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin bat, honako hau erabaki zuen:

Karga-tasa hauek onestea, 2018an nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez, bai eta onetsitako eta indarrean diren ordenantzen araberako tasak ere:

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,22.

Eraikuntzak, Instalazioak eta Obrak: %3.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: portzentajerik txikienak, legeari jarraikiz, tasari eta karga-tasari dagokienez.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga, gutxienekoa.

Tasak:

Hirigintzako lizentzien tramitazioa: 30,00 euroko tasa finkoa, lizentzien espedienteak tramitatzeko.

UR HORNIDURAREN ETA HUSTUKETAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

“6. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik izanen dira:

1.–Kontsumoa:

a) Etxeko erabilera: 0,40 euro/m³.

b) Aziendarentzako erabilera: 0,35 euro/m³.

c) Baratzeak eta lorategiak ureztatzeko erabilera: 0,60 euro/m³. Aipatu erabileratik kanpo gelditzen da saneamendu kanona kobratzea.

d) Hornidura eta saneamendu zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze-lanengatik, paratutako kontagailuaren diametroaren arabera:

–25 mm-ra bitarte (hazbetekoa): 50,00 euro urtean.

–30 mm-ra bitarte (hazbetekoa eta ¼): 75,00 euro urtean.

–40 mm-ra bitarte (hazbetekoa eta ½): 85,00 euro urtean.

2.–Saneamendu kuota.

NILSA enpresa publikoak Udalari aplikatzen dion saneamendu kanonaren zenbatekoa kobratuko zaie erabiltzaileei. Honako alderdi hauen arabera eginen da kobrantza hori:

a) Etxebizitza eta gainerako instalazioen kasuan, ur kontsumoari dagokionez, dagokion kanona NILSA enpresak zehaztutako parametroen arabera igorriko da.

b) Abeletxeek ez dute saneamendu kanona ordaindu behar, indarrean dagoen legeriaren arabera.

c) Hobi septiko pribatuak dituzten etxebizitzei aplikatuko zaie kasu horietarako NILSAk ezartzen duen kanona.

3.–Hargunea edo lotune berria paratzeko tasa:

Hargunearen tasa ezartzen da egiten den hargunearen txantiloi eta erabileraren arabera:

–Etxebizitza:

  • 25 mm-ra bitarte (hazbetekoa): 300,00 euro.
  • 30 mm-ra bitarte (hazbetekoa eta ¼): 350,00 euro.
  • 40 mm-ra bitarte (hazbetekoa eta ½): 450,00 euro.

–Ureztatzea: 150,00 euro.

Etxeetarako, baratzeetarako eta lorategietarako harguneek 25 mm-ko txantiloia izanen dute, gehienez ere.

6. artikulu honetan azaldutakoari dagokion fakturazioa bi ordainagiritan kobratuko da urtero, lehentasunez ekainean eta abenduan.

Zenbateko horiei erregelamenduz xedatutako BEZa aplikatuko zaie.”

Etxerako egur loteen aprobetxamenduaren prezio publikoa:

50,00 euro lote bakoitzeko.

100 mega simetriko bitarteko zerbitzua,hileko kuota: 15,00 euro.

Ingurumeneko txostenak egiteko, jarduera sailkaturako eta irekitzeko lizentzia eskuratzeko, hirigintzako txostenak egiteko eta obra lizentziak tramitatzeko tasak.

–Jarduera sailkatuaren espedienteak: 50,00 euro, gehi txosten teknikoen eta iragarkien kostua.

Edozein establezimendu irekitzeko lizentziak ematea, Udala denean baimena eman behar duen organo eskuduna: 50,00 euro, gehi txosten teknikoen kostua.

–Obra lizentzien tramitazioa:

Obra gauzatzeko aurrekontua:

  • < 5.000: 50,00 euro.
  • > 5.000 < 15.000 euro: 70,00 euro.
  • > 15.000 < 30.000: 140,00 euro.
  • > 30.000 < 60.000: 210,00 euro.
  • > 60.000 < 150.000: 280,00 euro.
  • > 150.000 < 300.000: 350,00 euro.
  • > 300.000 < 600.000: 420,00 euro.

Hirigintzako kontsultak, txostenarekin: 150,00 euro.

Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak.

1.–Agiriak.

a) Edozein udal agiriren kopiak, fotokopiak eta eskanerrak:

–DIN A-4 tamainako orri bakoitzeko: 0,20 euro.

–DIN A-4 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,40 euro.

–Artxiboko agirien fotokopiak: 4,00 euro.

b) Agiriak konpultsatzea:

–Konpultsatu beharreko agirien lehenengo orria: 2,00 euro.

–Bigarren orria eta hurrengoak: 0,50 euro.

c) Lurzatien zedulak:

–Ale bakoitza: 3,00 euro.

d) Katastroko orriak:

–Ale bakoitza: 1,00 euro.

2.–Ziurtagiriak.

–Udalaren datu-base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiria: 1,00 euro.

–Finken hirigintza egoera egiaztatzen duen ziurtagiria: zerbitzuaren kostuaren %100.

–Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4,00 euro.

–Aldez aurretik txostena behar duen ziurtagiria: 20,00 euro.

–Gainerako ziurtagiriak: 2,00 euro, ziurtagiri bakoitzeko.

–EJZko alta eta bajen tramitazioa: 3,00 euro.

Jendea salbuetsirik egonen da ziurtagiriak luzatzeko tasak ordaintzetik, ziurtagiri hori Udalak berak eskatu badio.

3.–Arma txartelen tramitazioa.

–Txartel bakoitza: 10,00 euro.

4.–Ahalmenak askiestea.

–Askieste bakoitza: 6,25 euro.

5.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

–Ordenantzak, ale bakoitza: 11,00 euro.

–Aurrekontuak, ale bakoitza: 11,00 euro.

6.–Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

–Txostenak egiteagatik eta galderak erantzuteagatik, hirigintzari buruzkoak izan ezik: 25,00 euro.

7.–Ordainagiri helbideratuak itzultzea.

–Ordainagiri helbideratuak itzultzea, Udalarekin ikustekorik ez duten arrazoiengatik: 1,50 euro itzulitako ordainagiri helbideratu bakoitzeko.Erabaki honek indarra hartuko du 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatuarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen.

Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat, erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udaleko iragarki-oholean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta erabaki honen aurka, bide administratiboan behin betikoa dena, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Eritze Atetzen, 2018ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Ezekiel Martin Muxika.

Iragarkiaren kodea: L1800109