28. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERARTEKO KIROL MANKOMUNITATEA

Mankomunitatea desegitea

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 50. artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da orok jakin dezan, Erriberarteko Kirol Mankomunitatea –Azkoiengo, San Adriango, Martzillako eta Faltsezko Udalek osatua– deseginda gelditu dela, osatzen duten udal guztien eskariz. Tramitazioan, aipatutako Legean eta bere Estatutuetan eskatutakoari jarraitu zaio.

Azkoienen, 2018ko urtarrilaren 19an.–Mankomunitateko buruordea, María Pilar Orduña Osés.

Iragarkiaren kodea: L1800970