2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, bertan diren guztiek aho batez erabaki dute:
1. 2018ko ekitaldirako plantilla organikoa onestea.
2. Plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta plantilla behin betiko onetsiko da.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoren, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
3. Plantilla organikoa Foru Komunitateko Administrazioari igortzea, behin betiko onetsi denetik hilabeteko epean.
Urrotz-Hirian, 2018ko urtarrilaren 16an.–Mankomunitateko burua, José Javier Eslava Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L1800961