2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA
Aezkoako Batzarre Nagusiaren Ordenantza Orokorraren aldaketa. Hasierako onespena
Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2017ko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Aezkoako Batzarre Nagusiaren Ordenantza Orokorraren aldaketa, Batzarrearen hautaketa-sistemari eta osaerari dagokienean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi zen ordenantzako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ariben, 2018ko urtarrilaren 11n.–Batzarreko burua, Karlos Bueno Reka.
Iragarkiaren kodea: L1800983