1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
19/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Jaizko (Nafarroa) hondakin uren tratamendua” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.
Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren martxoaren 1eko 64/2017 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hamabost egunez bai proiektua bai ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Aipatutako proiektua, baita hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta aurkeztutako alegazioei emandako erantzuna behin betiko onetsi zituen Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, irailaren 5eko 355/2017 Ebazpenaren bidez.
Nafarroako Gobernuak 2017ko azaroaren 22an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Jaizko alkate-udalburuari dei egitea, 2018ko otsailaren 21ean bertako herriko etxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta, bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.
2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.
3. Estrella Lamadrid Morón eta María Jesus González Muñoz andreak izendatzea Administrazioaren ordezkari, okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzan.
4. Ainhoa Barberia Quiroz, Gabriel Olagüe Santesteban eta Anabel Beunza Munárriz jaun-andreak, haietako edozein, administrazioko peritu izendatzea
5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean, Izarbeibarko Mankomunitateko eta Jaizko udaletxeko iragarki oholetan, eta ukituriko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den kasuetarako.
Iruñean, 2018ko urtarrilaren 30ean.–Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.
Iragarkiaren kodea: F1801409