2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUÑIGA
5/2017 aldaketa aurrekontuan (kreditu berezia). Hasierako onespena
Zuñigako Udalak, 2017ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 5/2017 aldaketa, kreditu bereziari buruzkoa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Zuñigan, 2018ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.
Iragarkiaren kodea: L1801068