28. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALEGI

Zortasuna ezartzeko espedientea behin-behineko linea elektrikorako. Hasierako onespena

Zabalegiko Kontzejuak, 2018ko urtarrilaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen behin-behineko linea elektrikorako zortasuna ezartzeko espedientea, Cenerrek sustatuta, haizea neurtzeko ekipamenduak jartzeko proiektuari dagokiona. Halaber, onetsi zituen administrazio baldintzen agiria eta espedienteari lotutako gainerako dokumentazioa, jendaurrean egonen baita hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatuarekin bat.

Zabalegin, 2018ko urtarrilaren 23an.–Kontzejuko burua, Roman Lezaun Burgui.

Iragarkiaren kodea: L1801073