2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UXUE
Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu emateko eskubide eta tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena
Uxueko Udalak, 2017ko apirilaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu emateko eskubide eta tasak arautzen dituen udal ordenantzan.
Aldaketa horien hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2017ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 29an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu dira, ondotik ematen den testuari jarraikiz.
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.
Uxuen, 2017ko abenduaren 28an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.
BEHIN BETIKO TESTUA
8. artikulua.
Hilotzak hobitik zein egun eta ordutan atera behar diren jakinaraziko zaie hartan interesa dutenei, lan hori ikusi ahal izan dezaten, nahi badute. Epea amaitzeagatik hilotza atera behar denean, ez da inolako abisurik eman beharko.
Hilotzak hobitik ateratzeko lana zerbitzu anitzetako langileak eginen du.
9. artikulua.
Heriotzaren arrazoiak osasun arriskurik ez badu, baltsamatu gabeko hilotzak ateratzen ahal dira lurperatu zirenetik gutienez ere bost urte iraganda eta arrunt hezurturik baldin badaude. Horiek baino epe laburragoetan ez da hilotzik ateratzeko baimenik emanen, epaile baten aginduz ez bada.
Iragarkiaren kodea: L1800865