2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren 87. eta 88. artikuluen aldaketa. Hasierako onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko urtarrilaren 17an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 17-ENE-18 (2/CV).
“Espedienteko dokumentazioa ikusirik, eta 2018ko urtarrilaren 9ko egokitasun txostenarekin eta 2018ko urtarrilaren 10eko txosten juridikoarekin bat, honako hau erabaki da:
1.–Hasiera batean onestea aldaketa Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren hirigintza arautegiko 87. eta 88. artikuluetan, “Planeamenduko aldaketa, aldi baterako bizitegirako erabilerari dagokionean” izeneko agirian jasotakoarekin bat. Udalak sustatu du hura.
2.–Hasierako onespen hori dela eta, eten eginen zaio lizentziak emateari Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren aplikazio eremu osoan, aldi baterako bizitegirako direnean, tramitazioan dagoen arautegi berriarekin bat egiten ez badute.
Lizentziak emateko prozedura eten da, eta erabaki hau jakinarazten zaie hura hartu baino lehenago lizentzia eskaera aurkeztua zutenei.
3.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.”
Erabaki honen 2. puntuaren kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2018ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1800919