2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Udalak, 2018ko urtarrilaren 18an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta, hala bada, egoki jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
Oteitzan, 2018ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.
Iragarkiaren kodea: L1800929