28. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasa 2018rako

Orkoiengo Udalak, 2018ko urtarrilaren 18an egin osoko bilkuran eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin bat, ondoko erabaki hau hartu zuen:

1. Finkatzea jarraian ematen diren koefizienteak 2018ko hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako. Hurrengo urteetan ere mantenduko dira horiek, aldaketarik ez bada, eta sortzapenaren unean izaten den balioaren gainean aplikatuko dira, balio-gehikuntza noiz sortzen den epearen arabera, eta ondoko karga-tasa hauekin:

KOEFIZIENTEA

SORTZE-ALDIAK

KARGA-TASA

0,54

20 urtekoa edo hortik gorakoa

%9

0,51

19 urte

%9

0,49

18 urte

%9

0,36

17 urte

%11

0,21

16 urte

%14

0,06

15 urte

%17

0,06

14 urte

%17

0,06

13 urte

%17

0,06

12 urte

%17

0,06

11 urte

%17

0,06

10 urte

%17

0,06

9 urte

%17

0,06

8 urte

%17

0,06

7 urte

%17

0,06

6 urte

%17

0,06

5 urte

%17

0,06

4 urte

%17

0,11

3 urte

%11

0,13

2 urte

%8

0,13

Urtebete

%8

0,06

Urtebetetik behera

%8

2. Aipatu koefiziente eta karga-tasa horiek 2018ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean, eta beren horretan mantenduko dira aldatzen eta/edo eguneratzen ez diren bitartean.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Orkoienen, 2018ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1800912