2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURUZABAL
2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Muruzabalgo Udalak, 2017ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko ekitaldirako plantilla organikoa; aginduzko iragarkia 2017ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14an. Jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da honako plantilla:
Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateak ematen dituen langile zerbitzuak. Lanpostuen, mailen eta izenen zerrenda, 2017ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 28an.
Orok jakin dezan argitaratzen da, eta aditzera ematen da onespen honen kontra uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian aipatzen diren errekurtsoak aurkezten ahal direla.
Muruzabalen, 2018ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, José Ignacio Valencia Garrues.
Iragarkiaren kodea: L1801023