2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MEANO
1/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1/2017 aldaketa: kreditu berezia
GASTUAK:
1.3322.6290001 partida.–Artxibatze sistema propioa abiaraztea. Zenbatekoa: 700,00 euro.
FINANTZAKETA:
1.7508000 partida.–Diru-lag., Udalaren Artxiboa. Zenbatekoa: 203,76 euro.
1.870 partida.–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 496,24 euro.
Meanon, 2018ko urtarrilaren 18an.–Kontzejuko burua, Seila Domaica Ruiz de Azua.
Iragarkiaren kodea: L1800913