2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
2017ko aurrekontuko 3. aldaketa. Behin betiko onespena
2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean egin 3/2017 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 29an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2017ko aurrekontuko 3. aldaketa
1. Espedientea
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua: 8.330,00 euro.
7. kapitulua: 1.551,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua: 1.400,00 euro.
4. kapitulua: 5.181,00 euro.
Lakuntzan, 2017ko abenduaren 22an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.
Iragarkiaren kodea: L1801212