2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZABA
Aldaketa 2018rako tarifa, tasa, prezio publiko eta zerga-tasetan. Hasierako onespena
Izabako Udalak, 2017ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko ekitaldirako tarifen, tasen, prezio publikoen eta zerga-tasen aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Izaban, 2018ko urtarrilaren 17an.–Alkate udalburua, Jesús Barace Marco.
Iragarkiaren kodea: L1800833