28. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

485/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 13koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren irailaren 8ko 318/2016 Foru Agindua, lanbide heziketaren jardueretarako laguntzak erregulatzen dituena, aldatzeko prozedura hasten duena. 2018ko ekitaldirako laguntzen deialdia egitea eta kostuen apaltzea erregulatzea da xedea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren irailaren 8ko 318/2016 Foru Aginduaren bidez, arauak ezarri ziren 2016-2020 epean lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak erregulatzeko, eta laguntzen deialdia onetsi zen 2016. urterako.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 8ko 182/2017 Foru Aginduaren bidez, aurreko foru aginduaren zenbait alderdi aldatu ziren; nabarmentzekoak dira, besteak beste, ratio bat ezartzea prestakuntzari eta joan-etorriei dagozkien orduen artean, eta gehieneko kostua orduko, kanpoko irakaskuntzarako.

Nolanahi ere, Nekazaritza Zerbitzuak eskatuta, bidezko da aurrera egitea prestakuntza-entitateen irakasleen kostu diruz lagungarrien moderazioaren zehaztapenean eta 2018ko ekitaldirako laguntzen deialdia egitea.

Hortaz, bidezkoa da irailaren 8ko 318/2006 Foru Agindua aldatzea, zentzu honetan: diruz lagungarriak diren kostuen moderazioa gehiago definitzea eta 2018ko ekitaldirako laguntzen deialdia egitea.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 59. artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Prozedura hastea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an emandako 318/2016 Foru Agindua aldatzeko, honela: prestakuntzarako laguntzak eskatzen dituzten entitateen irakaskuntzagatiko kostu diruz lagungarrien moderazioa zehaztea eta 2018ko ekitaldirako laguntzen deialdia egitea. Aipatu foru aginduaren bidez, arauak ezarri ziren 2016-2020 epean lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak erregulatzeko.

2. Nekazaritza Zerbitzua izendatzea, Araubide Juridikoaren Atalarekin batera, hura prestatu eta tramitatzeaz arduratuko den organo gisa.

3. Foru agindu hau Nekazaritza Zerbitzuari eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko abenduaren 13an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1714556