28. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Sociedad Anónima de Preformados Metálicos (Saprem). Jarduera: industria-nabea burdineria biltegiratzeko eta mihiztatzeko (burdinazkoak eta ez-burdinazkoak). Tokia: Irurtzungo katastroko 2. poligonoko 547. lurzatia.

Irurtzunen, 2017ko irailaren 17an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1800846