2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
1. eta 2. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Uharteko Udaleko 2017ko aurrekontuko 2017/01 eta 2017/02 aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2017ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
AURREKONTUKO 2017/01 ALDAKETA
Modalitatea: kreditu-gehigarria
GASTUA:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA (euro) |
1-0110-9130001 | Maileguen amortizazioa: Sabadell Bankua (maileguen amortizazioa) | 232.767,61 |
1-0110-9130002 | Maileguen amortizazioa: Rural Kutxa (maileguaren amortizazioa) | 284.327,53 |
1-0110-9130003 | Maileguen amortizazioa: Caixabank SA (maileguaren amortizazioa) | 187.904,86 |
GUZTIRA | 705.000,00 |
FINANTZAKETA:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA (euro) |
1-87000 | Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 705.000,00 |
GUZTIRA | 705.000,00 |
AURREKONTUKO 2017/02 ALDAKETA
Modalitatea: kreditu berezia
GASTUA:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA (euro) |
1-33704-6220003 | Erabilera anitzeko gelen eraikinaren teilatua zaharberritzea | 270.320,03 |
GUZTIRA | 270.320,03 |
FINANTZAKETA:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA (euro) |
1-87010 | Finantzaketa lotuko gastuen gerakina eta baliabide atxikiak | 70.320,03 |
1-4500109 | Naf. Gob. diru-lag. erabilera anitzeko gelen eraikina zaharberritzeko | 150.000,00 |
1-42090 | Estatuaren diru-lag. erabilera anitzeko gelen eraikina zaharberritzeko | 50.000,00 |
GUZTIRA | 270.320,03 |
Uharten, 2018ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L1800869