2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIA
2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena
2017ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, abenduaren 26an, 2018ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.
Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Hori dela eta, aipatutako Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, laburtua argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua:
GASTUAK:
2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 9.400,00 euro.
4.–Transferentzia arruntak: 3.811,78 euro.
6.–Inbertsio errealak: 3.607,82 euro.
Gastuak, guztira: 16.819,60 euro.
DIRU-SARRERAK:
3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.490,00 euro.
4.–Transferentzia arruntak: 3.200,00 euro.
5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 9.446,00 euro.
7.–Transf. Administrazio Orokorretik entitatera: 2.683,60 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 16.819,60 euro.
Elian, 2018ko urtarrilaren 19an.–Burua, M.ª José Larrea Requejo.
Iragarkiaren kodea: L1801012