28. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2018ko lan egutegia Udalaren zerbitzuko langileentzat

Berriobeitiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2018ko urtarrilaren 16an egin bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko langileen lan egutegia 2018rako.

Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea aldatzen baitu, eta urteko lanaldia ezartzen Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko enplegatuentzat, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren horientzat alegia.

Lan egutegia negoziatu da sindikatuekin, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83.6 h) artikuluarekin bat.

Ikusirik 614/2017 Ebazpena, ekainaren 1ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Alkatetzak proposaturiko 2018ko egutegia onesten da.

Hauek izanen dira, 2018an, aste barreneko jaiegunak Berriobeitiko Udaleko langileentzat:

ERABAKI DA:

1. Lehenbizikoa.–Onestea Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko langileen aste barreneko jaiegunen egutegia 2018rako. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 6a.

–Martxoaren 29a.

–Martxoaren 30a.

–Apirilaren 2a.

–Maiatzaren 1a.

–Uztailaren 6a.

–Abuztuaren 15a.

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 1a.

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 25a.

Halaber, gehiegizko lanaldia dela eta, ondoko hauek deklaratzen dira jaiegun:

–Apirilaren 30a.

–Azaroaren 2a.

–Abenduaren 7a.

–Abenduaren 24a.

–Abenduaren 31.

2. Urteko lanordu kopurua 1.592 egiazko lanordukoa izanen da, eta honela eginen da:

–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; langileek nahi dutenean eginen dituzte gainerako 20 minutuak, malgutasunez, 7:40tik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ak arte.

–Jendea hartzeko ordutegia 10:00etatik 14:00ak bitarte izanen da.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Berriobeitiko Udalaren iragarki-taulan ere.

Berriobeitin, 2018ko urtarrilaren 18an.–Alkate udalburua, Juan M.ª Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1800910