1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
439/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari ematen diona Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitaterako X. Saria (2017), erabiltzaileei laguntzeko modalitatean.
Giza Eskubideetako kontseilariaren urtarrilaren 26ko 50/2017 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitaterako Sariaren hamargarren ediziorako deialdia egin eta oinarri arautzaileak onetsi ziren.
Eskubide Sozialetako kontseilariak urriaren 27an emandako 385/2017 Foru Aginduaren bidez, Anafe fundazioari eman zitzaion Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitaterako X. Saria (2017), erabiltzaileei laguntzeko modalitatean, “Mise en Place” jardunbide egokiengatik.
Abenduaren 14an, Anafe fundazioaren patronatuko idazkaritzaren ziurtagiria jaso zen, zeinaren bidez jakitera ematen zen patronatuak sariari uko egitea erabaki zuela abenduaren 13an egindako bileran.
Horrenbestez, abenduaren 14an, epaimahaiak epai berri bat eman zuen eta proposatu zuen Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea izendatzea Gizarte Zerbitzuen Kalitaterako X. edizioko sariaren irabazle, erabiltzaileei laguntzeko modalitatean.
Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusiaren txostena ikusirik.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari ematea Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitaterako X. Saria, erabiltzaileei laguntzeko modalitatean, “MEC proiektua” izeneko jardunbide egokiengatik.
2. Ordainketa Tomás eta Lydia Recari García Fundazioak eginen du zuzenean. Fundazio horrek Nafarroako Gobernuarekin batera finantzatzen du saria.
3. Foru agindu hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta jakinaraztea Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari eta ANAFE fundazioari, behar diren ondorioak izan ditzan; aditzera ematen da foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta horren kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
4. Foru agindu hau igortzea Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusira, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta jakinaraztea Tomás eta Lydia Recari García Fundazioari, sari modalitate bakoitzeko hiru mila euroak ordain diezazkien irabazleari.
Iruñean, 2017ko abenduaren 14an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1714558