28. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Aldaketa Ur horniduraren tasen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Beintza-Labaiengo Udalak, 2017ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, legezko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batean onestea aldaketa Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean. Aipatu ordenantzaren 4. artikuluan ezarritako tarifak aldatzen dira, 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza fiskalean egindako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beintza-Labaienen, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1801009