2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARILLAS
2018ko lan egutegia
Kontuan hartuz ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legean xedatua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanordu kopurua ezartzen duena; abenduaren 20ko 115/2017 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan egun baliogabeak zehazten dituena; eta Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan jaiegunei eta egun baliogabeei buruz aplikatu beharreko gainerako araudia,
Alkatetza honek
EBATZI DU:
1.–Onestea Barillasko Udaleko langileen 2018. urteko aste barneko jaiegunen lan egutegia.
Udal bulegoak larunbat eta igandeetan itxita egonen dira, baita jaiegun hauetan ere:
1.1. Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak:
Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
Martxoaren 29a eta 30a: Ostegun Saindua eta Ostiral Saindua.
Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.
Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.
Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.
Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).
Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
Abenduaren 25a: Eguberri.
1.2. Herriko jaieguna:
Abuztuaren 2a: San Miguel eguna.
2.–Lan egutegia erregularizatzeko ondorioetarako, abuztuaren 3a (herriko jaia) lanik gabeko eguntzat hartuko da, eta bulegoak itxita egonen dira. Egun hau jaieguna izanen 2018 osoan aritzen diren langileentzat bakarrik.
Halaber, bulegoak itxita egonen dira apirilaren 30ean eta abenduaren 24an eta 31n. Lanik gabeko egunak dira bulegoetako langileentzat.
Barillasen, 2018ko urtarrilaren 15ean.–Alkate udalburua, José Ramón Martínez Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L1800868