2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Aldaketa, ordenantza fiskal eta prezio publikoetan 2018rako. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2017ko urriaren 26ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Barañaingo Udalaren ordenantza fiskal eta prezio publikoen aldaketa 2018rako.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 b) artikuluaren aginduei jarraikiz, erabaki hori 2017ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 6an, baita Barañaingo Udalaren ediktuen taulan paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon zen jendaurrean.
Aipatu foru legearen 325.1 c) artikuluak ezartzen duenarekin bat, eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da 2017ko urriaren 26ko osoko bilkuran onetsiriko ordenantza fiskal, tarifa eta prezio publikoen aldaketa 2018rako. Aldaketa argitara ematen da eranskinetan, behar diren ondorioak izan ditzan; guztia, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Argitara ematen da aipatu agindua bete beharrez, eta ohartarazten da ezen honako ordenantza hauen aurka –xedapen administratiboak baitira– ez dagoela administrazio bidean errekurtsoa jartzerik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari jarraikiz; hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabili daiteke:
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1 b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
- Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2017ko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.
ERANSKINAK
27. ORDENANTZA FISKALA, BARAÑAINGO UDALEKO HEZKUNTZA ETA PRESTAKUNTZA ALORRAK ANTOLATZEN DITUEN KIROL JOKOETAN IZENA EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria.
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.
Kontzeptua.
2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udaleko Hezkuntza eta Prestakuntza Alorrak urtean antolaturiko “Barañaingo Kirol Jokoetan” –edo gisako beste izenik badute ere, hartantxe– parte hartzeko edo horietara joateko eskubidea ematen duten izen-emate edo antzeko beste edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste ordenantzetan sartuta ez daudenean.
Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.
3. artikulua. Prezio publikoaren zenbatekoa ordainduko da izen-ematea edo matrikula egitean.
4. artikulua. Prezio publikoak jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian ordainduko dira.
5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio. Gainerakoetan, behin betiko izen-ematea eginda, ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko.
Tarifak.
6. artikulua.
6.1.–Aplikatzeko diren tarifek zerbitzuaren zuzeneko kostua ordainduko dute gutxienez; alegia, monitorearen edo zerbitzua ematen duen enpresaren kostua. Hiri tailerrei dagokienez, aipatu tarifek gutxienez kostuaren erdia ordaindu beharko dute.
6.2.–Baldin eta ikasle kopurua ez bada zerbitzu zuzenaren kostua ordaintzeko adinakoa, ikastaro hori hutsik geratuko da.
6.3.–Erroldatu gabekoen tarifa izanen da 6.1 atalean zehaztu den zerbitzuaren zuzeneko kostua gehi %25.
4. ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA 2018KO TARIFAK |
I. epigrafea.–Ziurtagiriak |
a) Erroldatzeari, bizikidetasunari, ondasunei eta abarrei buruzko ziurtagiriak: | 1,80 euro |
b) Ekonomia-jardueren gaineko zergari buruzko ziurtagiriak: | 2,35 euro |
c) Udal agiritegietan kontsulta egitea eskatzen duten ziurtagiriak: | 6,90 euro |
II. epigrafea.–Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak |
a) Din A-4 tamainako kopia bakoitzeko: | 0,20 euro |
b) Din A-3 tamainako kopia bakoitzeko: | 0,52 euro |
III. epigrafea.–Planoen kopiak |
a) Din A-3 baino tamaina handiagoko kopiak: | 8,00 euro |
b) Din A-3 tamainako kopiak: | 0,52 euro |
c) Planoak eskaneatzea Din A-3 baino tamaina handiagoan (1): | 3,00 euro |
d) Planoak eskaneatzea Din A-3 tamainan (1): | 0,35 euro |
- Soilik lehenago adierazitako operazioak eginen dira. Ez da planorik handituko edo txikituko. (1) Adierazitako zenbatekoaren barrenean sartuta dago eskaneatutako dokumentazioa posta elektronikoz igortzea edo disko gogor eramangarri, memoria lapitz edo gisako batean grabatzea. Dokumentazio eskaneatua CD batean grabatzeko, beste 5 euro ordaindu beharko dira. |
IV. epigrafea.–Txartelak tramitatzea |
a) Arma txartel edo haren kopia bakoitzeko: | 16,50 euro |
b) Aldi baterako aparkatze mugatuko txartel edo haren kopia bakoitzeko: | 10,00 euro |
V. epigrafea.–Agirien konpultsa |
a) Trafiko istripu baten txostenaren kopia konpultsatua: | 55,90 euro |
b) Konpultsak tramitatzeagatik, agirien fotokopiak barne, bakoitzeko: | 0,52 euro |
(Tramitazioa baino lehen udal zerbitzuek jatorrizkoaren fotokopia eginen dute) | |
c) Bide publikoko istripu baten txostenaren kopia konpultsatua: | 55,90 euro |
d) Poliziak gertakariari buruz egindako txostenaren kopia konpultsatua: | 6,10 euro |
VI. epigrafea.–Lanpostuak betetzeko deialdien tramitazioa | |
a) Erdi edo goi mailako titulazioa eskatzen duten lanpostuetarako: | 19,20 euro |
b) Gainerako lanpostuetarako: | 9,60 euro |
VII. epigrafea.–Obra-lizentzien, irekitzeko lizentzien edo hirigintzako beste edozein ebazpenen kopiak ematea | 27,50 euro |
VIII. epigrafea.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak |
Ale bakoitza: | 11,95 euro |
IX. epigrafea.–Hirigintzako kontsultei buruzko txosten teknikoak ematea |
Txosten bakoitzeko: | 56,00 euro |
8. ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK BIDE PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOREN GORDAILUAN IZATEKO ZERBITZUA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA 2018KO TARIFAK |
Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak |
Kendutako ibilgailuen titularrei eskatuko zaizkien eskubideak honako zenbateko hauetakoak izanen dira: |
1) 2.500 kilogramorainoko ibilgailuak: | 81,30 euro |
2) 2.500etik 5.000 kilogramorainoko ibilgailuak: | 132,80 euro |
3) 5.000 kilogramotik goitiko ibilgailuak: | 237,50 euro |
Ziklomotorrak kentzen direnean, Udalaren beraren bitartekoak erabiliz egiten bada, tarifa hau sorraraziko da: | 48,10 euro |
Zerbitzua egitera etorri eta ibilgailua udal gordailuetara eramateko lanak hasiak direlarik, gidaria edo pertsona baimendua agertzeagatik eta erregelamenduaren araberako neurri zuzentzaileak hartzeagatik lan hori burutzen ahal ez bada, aitzineko tarifak %50 murriztuko dira. |
Ibilgailuak gordailuan izateko zerbitzuaren kuotak |
Ibilgailua gordailura eraman eta jakinarazi ondoren inork hartu gabe 24 ordu pasatzen direnean, tarifa hauek aplikatuko dira zaintzeagatik, egun edo zati bakoitzeko, hura norbaitek bildu arte: |
1) Ziklomotorrak eta motozikletak: | 3,30 euro |
2) 2.500 kilogramo arteko ibilgailuak: | 7,50 euro |
3) 2.500 kilogramotik goitiko ibilgailuak: | 17,00 euro |
Egonaldiko 4. egunetik gora, aipatutako kuotak %25 handituko dira. Kuota hauek udal tasatzat hartzen dira eta premiamendu bidea erabil daiteke kobratzeko. Eranskin honetan aipatzen diren eskalak, kilogramotan adierazten direnak, ibilgailuentzat baimendutako gehieneko masari dagozkio. |
Ibilgailuak ibilgetzeko zerbitzuaren kuotak |
Udaltzainek ibilgailua ibilgetzea ezarritako gailuarekin: | 30,00 euro |
Ibilgetzearen berri ematen denetik iragaten den egun natural bakoitzeko, lehen eguna kenduta: | 5,00 euro |
10. ORDENANTZA FISKALA, ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA 2018KO TARIFAK |
I. epigrafea.–Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea |
Tarifa, lizentzia edo haren kopia bakoitzeko: | 42,50 euro |
15. ORDENANTZA FISKALA, ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA 2018KO TARIFAK |
I. epigrafea.–Zuzeneko prestazioak |
ERRENTA MAILAREN TARTEAK | TARIFAREN ESKALA |
PCEG (Per Cápita Errenta Garbia) < OAEAP (Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa) | 3 euroko tarifa finkoa, hilean |
OAEAP < PCEG > %105 OAEAP | 6 euroko tarifa finkoa, hilean |
%105 OAEAP < PCEG > %120 OAEAP | Prezio publikoaren %15 |
%120 OAEAP < PCEG > %135 OAEAP | Prezio publikoaren %30 |
%135 OAEAP < PCEG > %150 OAEAP | Prezio publikoaren %45 |
%150 OAEAP < PCEG > %165 OAEAP | Prezio publikoaren %60 |
%165 OAEAP < PCEG > %180 OAEAP | Prezio publikoaren %75 |
%180 OAEAP < PCEG > %195 OAEAP | Prezio publikoaren %90 |
PCEG > %195 OAEAP | Prezio publikoa |
II. epigrafea.–Otordu zerbitzua |
OAEAP < PCEG < = %105 OAEAP | Prezio publikoaren %40 |
%105 OAEAP < PCEG > %120 OAEAP | Prezio publikoaren %60 |
%120 OAEAP < PCEG > %135 OAEAP | Prezio publikoaren %80 |
%135 OAEAP < PCEG > %150 OAEAP | Prezio publikoaren %100 |
%150 OAEAP < PCEG > %165 OAEAP | Prezio publikoaren %110 |
%165 OAEAP < PCEG > %180 OAEAP | Prezio publikoaren %120 |
%180 OAEAP < PCEG > %195 OAEAP | Prezio publikoaren %130 |
PCEG > %195 OAEAP | Prezio publikoaren %140 |
17. ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA 2018KO TARIFAK |
|
| ERROLDATUAK | ERROLDATU GABEAK |
Abonamenduak |
- Kiroldegiko abonamendua: euro/hilabeteko (muskulazioa, squasha, sauna, bihotz-hodietakoa): | 32,50 euro | 47,00 euro |
- Egiaztatze karnetaren kopia: | 6,00 euro | 6,00 euro |
Instalazioak taldeka alokatzea |
Pabiloia: |
- Kantxa osoa (euro/ordua): | 37,00 euro | |
- Kantxaren herena (euro/ordua): | 16,00 euro | |
- Kantxaren bi herenak (euro/ordua): | 26,00 euro | |
- Osorik, harmailak barne (euro/ordua): | 55,00 euro | |
- Espezializazio gela (euro/ordua): | 24,00 euro | |
- Muskulazio gela (euro/ordua): | 83,00 euro | |
Atletismoko pistak: |
Taldeka erabiltzeko |
- Atletismoko pista (bakarrik erabiltzeko) (euro/ordua): | 45,00 euro | |
- Atletismoko pista (beste batzuekin batera erabiltzeko) (euro/ordua): | 30,00 euro | |
Banakako erabilera | | |
- Astelehenetik ostiralera bitarteko lanegunetan, goizeko ordutegian (euro/pertsona): | 1,00 euro | 3,00 euro |
18. ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA 2018KO TARIFAK |
I. epigrafea.–Tarifak |
- Ekitaldi-aretoa |
- Ordubetez erabiltzeko prezioa: | 114,00 euro |
- 8 ordutik gora, egun berean 24 ordu bitarte: | 632,00 euro |
- Udalaren gainerako lokalak: | 90,60 euro |
- Clara Campoamor aretoa |
- Ordubetez erabiltzeko prezioa: | 107,25 euro |
- Bi orduz: | 133,50 euro |
- 2tik 5 ordura bitarte: | 159,75 euro |
- 5etik 8 ordura bitarte: | 186,75 euro |
- 8 ordutik gora, egun berean 24 ordu bitarte: | 442,00 euro |
Jaiegunetan tarifak %50 igoko dira. |
22. ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN ELEMENTUAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA 2018KO TARIFAK |
| ERROLDATUAK | ERROLDATU GABEAK |
I. epigrafea.–Langileak |
Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak zerbitzua egiten den garaian indarrean dauden soldatei dagozkienak izanen dira, gehi %35, osasun laguntzagatik, Udalak Montepioari egiten dion ekarpenagatik eta pentsioengatik. |
II. epigrafea.–Materialak |
II.1.–Fokuak: Oin eta egun bakoitzeko + hausturen ordainketa, halakorik bada: | 90,36 euro | 134,49 euro |
II.2.–Zeramika labea: |
- 5 ordu baino gutxiagoko labealdiak: | 17,85 euro | 27,31 euro |
- 5etik 10 ordura bitarteko labealdiak: | 27,31 euro | 40,97 euro |
Zeramika labea Kultur Etxean egiten diren gauzak egosteko baizik ez da erabiltzen ahalko. |
II.3.–Beirateak: zenbatekoa (1etik 30 egunera bitarte) + hausturen ordainketa, halakorik bada: | 444,40 euro | 666,20 euro |
II.4.–Aulkiak: Aulki eta egun bakoitzeko zenbatekoa: | 0,44 euro | 0,66 euro |
II.5.–Taula eta egun bakoitzeko: | 0,13 euro | 0,20 euro |
II.5.–Mahai eta egun bakoitzeko: | 5,00 euro | 6,25 euro |
II.7.–Stand modularra (7,5 m²/ egunean): | 33,92 euro | 51,40 euro |
II.8.–Stand modularra, izkina (7,5 m²/ egunean): | 37,00 euro | 56,54 euro |
III. epigrafea.–Oholtzak |
III.1.–Oholtza modulua (1x2 metro) zenbatekoa egunean: | 14,70 euro | 21,01 euro |
Aurreikusi ez diren kasuak tarifako antzekoekin parekatuko dira, kontuan hartuz indarra duten kostu ofizialak edo merkatukoak. Tarifa guztiak denbora unitateei edo unitateen zatiei dagozkie. |
23. ORDENANTZA FISKALA, BARAÑAINGO UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KIROL PROGRAMA ETA JARDUERETAKO SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA 2018KO TARIFAK |
| ERROLDATUAK | ERROLDATU GABEAK |
Kirol eskolak (euro/ikastaroa) | 72,00 euro | 120,00 euro |
Gazte eta helduentzako jarduerak (aerobica, yoga, mantentzea, dantza jazza, lerroko patina, defentsa pertsonala eta bestelako jarduerak, 15 lagun baino gehiagoko taldeetan). |
- Astean saio bat (euro/lauhilekoa) | 27,00 euro | 43,00 euro |
- Astean 2 saio (euro/lauhilekoa) | 54,00 euro | 87,00 euro |
- Astean 3 saio (euro/lauhilekoa) | 81,00 euro | 130,00 euro |
Gazte eta helduentzako jarduerak (gehienez ere 15 laguneko taldeetan). |
- Astean saio bat (euro/lauhilekoa) | 51,00 euro | 81,00 euro |
- Astean 2 saio (euro/lauhilekoa) | 101,00 euro | 161,00 euro |
3. adinekoentzako kirol jarduerak (euro/ikastaroa) | 38,00 euro | 72,00 euro |
24. ORDENANTZA FISKALA, BARAÑAINGO UDALEKO BERDINTASUNAREN ALORRAK ANTOLATZEN DITUEN PRESTAKUNTZA IKASTAROETAKO SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA 2018KO TARIFAK |
| ERROLDATUAK | ERROLDATU GABEAK |
- 20 orduko ikastaroak (euro/ikastaroa). | 41,25 euro | 62,00 euro |
- 40 orduko ikastaroak (euro/ikastaroa). | 82,30 euro | 123,50 euro |
Ahaleginak eginen dira beti ikastaroen iraupena 20tik 40ra ordura bitartekoa izateko. Hala ez bada, batez bestekoa eginen da orduen eta zenbatekoen artean. Erroldatu gabeak ikastaro eta tailerretan plaza librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko. Haientzako, ikastaro bakoitzaren prezioa erroldatuena halako bi izanen da, aurreko taularen arabera. Ikastaroaren matrikula ez ordaintzeko eta/edo kuota sinbolikoa besterik ez ordaintzeko aukerak aztertuko dira, gizarte-bazterketako egoeran dauden Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaileen kasuan, haientzako interes berezikotzat hartzen bada ikastaroa, betiere Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak proposaturik. Ikastaroak hasitakoan ez da itzuliko ordaindutako zenbatekoa. Izena emateko epea bukatua, eskainitako ikastaroren batean plaza librerik gelditzen bada, matrikula berriak ematen ahalko dira, betiere ikastaro guztia ordaintzen badute. Antolatzaileek ikastaro edo tailerren bat bertan behera utziz gero, kuotaren zenbatekoa itzuliko zaie izena eman duten erabiltzaileei. |
Bestelako jarduerak: |
Sentsibilizaziorako eta/edo prebentziorako jarduera soziokulturalak (antzerkia, kontzertuak), herritar guztientzakoak: | Kuota sinbolikoa: 3,00-6,00 euro |
25. ORDENANTZA FISKALA, BARAÑAINGO UDALEKO GAZTERIARENTZAKO BALIABIDEEN ZENTROAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERA SOZIOKULTURAL NAHIZ AISIALDIKOETARAKO SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA 2018KO TARIFAK |
| ERROLDATUAK | ERROLDATU GABEAK |
Prezio/ordua (ikastaroa) | 1,70 euro | 3,40 euro |
Beti saiatuko da ikastaroek 20 ordu inguru iraun dezaten eta, betiere, orduen eta zenbatekoen batez bestekoa eginen da, ikastaroen edo tailerren iraupenaren arabera, aurreko taula kontuan hartuz. Erroldatu gabeak ikastaro eta tailerretan plaza librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko. Haientzat, ikastaro bakoitzaren prezioa erroldatuena halako bi izanen da, aurreko taularen arabera. Behin betiko izen-ematea eginez gero, ez da ordaindutakoa itzuliko. Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaroren batean plaza librerik gelditzen bada, matrikula berriak ematen ahalko dira, betiere ikastaro guztia ordaintzen badute. Antolatzaileek ikastaro edo tailerren bat bertan behera utziz gero, kuotaren zenbatekoa itzuliko zaie izena emandako erabiltzaileei. Halako ikastaro berariazkoak badira, ezaugarri bereziak biltzeagatik, 10 erabiltzaileri baino gehiagori batera ezin zaienean eman, ez dira tarifa hauen barrenean sartuko. Haientzako prezio/ordua, gutxienez, ikastaroaren kostuaren %50 izanen da. |
Gizarte Zerbitzuen mendeko Gazteriarentzako Programak antolaturiko jardueren tasak erreferentziazko eredu honen arabera izanen dira: |
JARDUERA: |
- Osasuna sustatzeko jarduera berariazkoak (Joan-etorri zerbitzua kenduta). | Dohainik |
- Baliabide propioekin egiten diren jarduerak eta kostu erantsirik ez dutenak (maketen aurkezpena...) edo gauzatzeko material txikia erostea behar dutenak (eskola laguntza, Topalekuaren tailerrak...). | Dohainik |
- Elkarte edo talde egituratuek sustaturiko jarduerak (Break, BMX, Grafiti, Saca Puntas). | Dohainik |
- Udalak antolaturiko txapelketak eta lehiaketak (Tratu onaren aldeko argazki lehiaketa...). | Dohainik |
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak proposatutako pertsona kaltebera edo arrisku handikoentzako prebentzio jarduera hautazkoak, izen-emate irekiak onartzen badira ere talde normalizatuak osatzeko. | Dohainik edo kuota sinbolikoak (2,00-5,00 euro) |
- Talde naturalek proposaturiko jarduerak, gastu handirik ekartzen ez dutenak (Magic, Futbito, Mahai-futbola, Ping pong...): haien gastuen %50 berdintzera jotzen duten kuotak, kostuaren %25era ailegatu behar bada ere jarduera gauzatu ahal izateko. | Jardueraren kostuaren arabera. |
- Joan-etorria | 4,00 euro | 6,00 euro |
26. ORDENANTZA FISKALA, BARAÑAINGO UDALEKO GIZARTE ONGIZATEAREN ALORRAK HIRUGARREN ADINEKOENTZAT ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERA SOZIOKULTURALETARAKO SARRERA, IZEN-EMATE ETA MATRIKULAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA 2018KO TARIFAK |
| ERROLDATUAK | ERROLDATU GABEAK |
- Ikastaro eta tailerrak (euro/ikastaroa) | 27,50 euro | 60,00 euro |
- Mendekotasuna prebenitzeko eta horren arretarako tailerra (astean hiru egun) | 30,00 euro | 60,00 euro |
Iragarkiaren kodea: L1715038