28. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 5134.etik 5139.era bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena

Azagrako Udaleko alkate udalburuak, urtarrilaren 18ko 26/2018 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du María Jesús Martínez Ortizek eta María Pilar Rodríguez Navarrok sustatutako xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 5134., 5135., 5136., 5137., 5138. eta 5139. lurzatietako lerrokadurak birdoitzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Espediente hori Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da, eta bidezkotzat jotzen diren nahi adina alegazio aurkezten ahal dira.

Azagran, 2018ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1800967