2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
2018ko tasak eta prezio publikoak
Artaxoako Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, honako tasa eta prezio publiko hauek onetsi zituen 2018rako:
1.–Agiriak luzatu eta tramitatzea.
Ziurtagiriak: 1,50 euro.
Konpultsak: 1,00 euro.
Faxa: 2,00 euro.
Fotokopiak: 0,10 euro.
Lurzatien gaineko zedulak: 2,00 euro.
2.–Irekitzeko lizentziak.
–Establezimenduak berritik paratzea. Jarduera sailkatuen espedienteari lotutako jarduerak: 283,50 euro.
–Jarduera sailkatuen espedienteari lotu gabeko jarduerak: 139,50 euro
–Lokalak lekuz aldatzeagatik, berritik jartzen direnean ordaindu beharrekoaren %90 izanen da zerga.
–Lokalak handitzeagatik, berritik jartzen direnean ordaindu beharreko tarifa bera izanen da zerga: 283,50 euro.
–Merkataritzako jarduera aldatzeagatik, jarduera berriari esleitutako kuotaren eta lokal berean egiten zenari dagokionaren arteko aldea ordaindu beharko da zergatako.
–Titulartasuna aldatzeagatik, lagatzeagatik edo negozioa eskuz aldatzeagatik, berritik jartzen direnean ordaindu beharreko tarifa bera izanen da zerga: 283,50 euro.
–Aurreko zenbateko guztiei espedientea tramitatzeko beharrezkoak diren txosten teknikoen kostua gehituko zaie, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.
3.–Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak.
–Lurzorua gasa edo bertze gai sukoi edo arriskutsu batzuk bideratzeko aprobetxatzen denean: 6,00 euro, metro lineal bakoitzeko, urtean.
–Zorupeko bertze aprobetxamendu berezi batzuk: 1,50 euro urtean metro lineala.
–Gainerakoa, aldaketarik gabe.
4.–Udal hilerria eta beilatokia.
–Nitxoa, lehen kontzesioa: 335,00 euro.
–Nitxoa, luzapen bakarra: 335,00 euro.
–Ehorzketak panteoietan: 115,00 euro.
–Ehorzketak nitxoetan (hilotzak, gorpuzkiak, errautsak): 60,00 euro.
–Alokerako nitxoetan, lehenbiziko kontzesioarekin batera hilotza hobitik ateratzea kobratuko da.
–Errauts-kutxategiak, lehen kontzesioa (25 urterako): 145,00 euro.
–Errauts-kutxategiak, bertze 25 urterako luzapena: 145,00 euro.
–Ehorzketa errauts-kutxategian: 60,00 euro.
–Hilotzak ateratzea: 70,00 euro.
–Gorpuzkiak ateratzea: 40,00 euro.
–Errauts-kutxategietatik ateratzea: 35,00 euro.
–Hilotzak panteoietatik ateratzea: 135,00 euro.
–Gorpuzkiak panteoietatik ateratzea: 70,00 euro.
–Zinkezko hilkutxa bat dagoenean eta ezin denean hilotza atera, nitxoa ireki, hilkutxa puskatu eta berriz tapatzeagatik: 60,00 euro.
Zenbateko guztietan %10eko errekargua aplikatuko zaie Artaxoan erroldatuta ez daudenei.
Tasa eta prezio publiko horiek %25 murriztuko dira familia unitateek langabezian dauden eta langabeziako prestaziorik ez duten pertsona aktiboak dituztenean, eta Udalak ahalmena izanen du egokiak iruditzen zaizkion agiriak eskatzeko, egiaztapenak egin ahal izateko. Murrizketa bera aplikatuko zaie gizarteratze errenta jasotzen dutenei edo/eta gizartetik baztertuak izateko arriskuan daudenei; horretarako, egoera horretan daudela egiaztatzen duen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren agiria aurkeztu beharko da.
5.–Lizentziak eta hirigintzako bertzelako jarduerak.
Eraikin berriendako, zaharberritzeko, kontserbazioko, obra txikietarako eta eraikuntza txikietarako lizentzien tramitazioa. Eraikinak eraitsi eta husteko lizentzien tramitazioa. Lurrak mugitu, zelaitu eta erauzteko lizentzien tramitazioa. Gutxieneko tarifa bat ezarri da lizentzia bakoitza tramitatzeagatik, 40,00 eurokoa.
6.–Lurzatiketak eta banantzeak egiteko lizentzien tramitazioa.
–5.000 metro koadro bitarteko lurzatietan: 60,00 euro.
–5.000 metro koadrotik gorako lurzatietan: 75,00 euro.
7.–Antolamenduko plan partzialak edo bereziak tramitatzea.Gasen ezaugarriak eta aplikazioak:
689,70 euro.
8.–Xehetasun azterlanak:
689,70 euro.
9.–Birzatiketak:
689,70 euro.
10.–Urbanizazio proiektuak:
689,70 euro.
11.–Ahots publikoa (bandoak): 2,50 euro.
12.–Fatxada partikularretatik herriko argien instalazioak kentzea.
Lan egindako ordua: 25,00 euro.
13.–Udal instalazioak (igerilekuak).
Denboraldiko abonamendua, helduentzat (16 urte betetzen direnetik hasita):
–Erroldatuak: 57,00,00 euro.
–Erroldatu gabeak: 62,70 euro.
Hilabeteko abonamendua, helduentzat (16 urte betetzen direnetik hasita):
–Erroldatuak: 35,00 euro.
–Erroldatu gabeak: 38,50 euro.
–Eguneko sarrera, helduentzat (2018an 16 urte betetzen direnetik hasita): 7,00 euro. Arratsaldeko bortz eta erdietatik aitzina: 3 euro.
Denboraldiko abonamendua, haurrentzat (2018an 3 urte betetzen direnetik hasita):
–Erroldatuak: 39,00 euro.
–Erroldatu gabeak: 42,90 euro.
–Hilabeteko abonamendua, haurrentzat (2018an 3 urte betetzen direnetik hasita):
–Erroldatuak: 28,00 euro.
–Erroldatu gabeak: 30,80 euro.
–Eguneko sarrera, haurrentzat (2018an 3 urte betetzen direnetik hasita): 4,00 euro. Arratsaldeko bortz eta erdietatik aitzina: 3,00 euro.
Denboraldiko abonamendua, 65 urtetik gorako erretiratuendako:
–Erroldatuak: 43,00 euro.
–Erroldatu gabeak: 47,30 euro.
Hilabeteko abonamendua, 65 urtetik gorako erretiratuendako:
–Erroldatuak: 27,00 euro.
–Erroldatu gabeak: 29,70 euro.
–Eguneko sarrera, 65 urtetik gorako erretirodunentzat: 4,00 euro. Arratsaldeko bortz eta erdietatik aitzina: 3,00 euro.
Familia ugariaren titulua duen familia unitatea, hiru seme-alabarekin: %15eko beherapena.
–Familia ugariaren titulua duen familia unitatea, lau seme-alaba edo gehiagorekin: %20ko beherapena.
Bi kasuetan familia ugariaren txartela aurkeztu beharko da.
Bada aukera, gainera, abonamendu izendun bat eskuratzeko, nahitaez jarraian izanen ez diren 10 egunekoa, 30,00 euroz. Abonamendu horrek ez du inolako hobaririk izango.
Tasa eta prezio publiko horiek %25 murriztuko dira familia unitateek langabezian dauden eta langabeziako prestaziorik ez duten pertsona aktiboak dituztenean, eta Udalak ahalmena izanen du egokiak iruditzen zaizkion agiriak eskatzeko, egiaztapenak egin ahal izateko. Murrizketa bera aplikatuko zaie gizarteratze errenta jasotzen dutenei edo/eta gizartetik baztertuak izateko arriskuan daudenei; horretarako, egoera horretan daudela egiaztatzen duen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren agiria aurkeztu beharko da.
14.–Kiroldegia.
Pilotaleku kiroldegiko abonamenduak.
–Bazkide txartela berritzea: 45 euro urtean.
–Bazkide berria: 50,00 euro urtean.
–16 urtetik beherako bazkidea: 25,00 euro urtean.
–Beherapena, familiako 3 kiderengatik: %10.
–Beherapena, familiako 4 kiderengatik: %15.
Kiroldegia alokatzea:
Alokairuan, bazkideek lehentasuna izanen dute eta ordubeteka eginen da, gehienez ere 2 ordukoa. Bazkideek 7 egun lehenago alokatzen ahal dute eta bazkide ez direnek egun berean eginen dute, ordu librerik gelditzen ez bada; ez da bigarren erreserbarik egiten ahalko, lehenbizikoa erabili arte. Erreserbak kiroldegian berean eginen dira, edo telefonoz deituta. Alokairua orduka kobratuko da.
–Banakako edo binakako kiroletarako: 5,00 euro orduan.
–Taldeko kiroletarako, 8 lagun gutxienez: 8,00 euro orduan.
–Bazkide ez denak, gainera, 2 euroko sarrera ordainduko du.
–Prezioan dutxen zerbitzua eta aldagelena sartzen dira, baina argiak ez.
1. fasea: 1,50 euro.
3. fasea: 1,50 euro.
2. fasea: 1,00 euro.
4. fasea: 1,00 euro.
Kiroldegiaren eta igerilekuaren baterako abonamendua.
–Erroldatutako helduak, 16tik 65 urtera bitartekoak: 90,00 euro urtean.
–Erroldatutako adingabeak, 16 urtez azpikoak: 50,00 euro urtean.
–Erroldatutako helduak, 65 urtetik gorakoak: 80,00 euro urtean.
Erroldatuta ez daudenei %10eko gehikuntza aplikatuko zaie.
Kiroldegiaren abonamenduak eta kiroldegiaren eta igerilekuaren baterako abonamenduak martxoan berrituko dira.
Abonatu berriek abonamenduaren denborari dagokion zatia ordainduko dute.
Tasa dutxa erabiltzeagatik, bertze erabileretatik aparte, instalazioak alokatu gabe:
–Bazkideendako: 1,50 euro.
–Bazkide ez direnendako: 2,50 euro.
15.–Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituen ordenantza.
Ez da aldatu.
16.–Lurzorua okupatzearen gaineko ordenantzak.
–Merkatuko saltokiak (merkatu txikia) paratzeko, egun bakoitzeko: 7,00 euro (zatikirik gabe).
–Merkatuko saltokiak bestetan jartzeko, egun bakoitzeko: 17,00 euro (zatikirik gabe). Aldez aurretik ordainduz gero: 13,00 euro.
Salmenta toki bat baino gehiago erabiliz gero, bigarren tokitik aurrera: 23,00 euro, salmenta toki bakoitzeko. Aldez aurretik ordainduz gero: 19,00 euro, salmenta toki bakoitzeko.
–Barrakak, tiro egiteko postuak eta antzekoak jartzeko, egun bakoitzeko: 30,00 euro (zatikirik gabe), 50,00 euroko fidantzarekin. Aldez aurretik ordainduz gero: 25,00 euro.
17.–Bisitariaren Etxearen tarifak.
–San Saturnino elizako sarrera:
Helduentzat: 2,00 euro.
Haurrentzat: 1,50 euro.
–75 minutuko bisita gidatua:
Helduentzat: 4,00 euro.
Haurrentzat: 2,50 euro.
Taldeentzat: 3,50 euro.
–San Saturnino elizaren bisita gidatua/audiogida (gurtzagunea):
Helduentzat: 3,50 euro.
Haurrentzat: 2,50 euro, audiogidarekin.
Haurrentzat: 1,50 euro, audiogidarik gabe.
Taldeentzat: 3,00 euro.
–Trikuharrien bisita: 3,50 euro, taldeka.
–Artaxoako Hiribilduaren bisita gidatua: 3,50 euro, taldeka.
–Ordutegitik kanpo egiteko osagarria: 1,00 euro.
–Ingurabideko pasealekua eta Jerusalem Ama Birjinaren ermita bisitatzeko osagarria: 1,00 euro.
6-16 urtekoen eskola-taldeetarako tarifak:
–Harresien bisita gidatua (kanpoaldea): 1,50 euro.
–San Saturnino elizaren bisita gidatua (gurtzagunea): 1,50 euro.
–Artaxoako harresien eta San Saturnino elizaren bisita gidatua: 2,50 euro.
–Trikuharrien bisita gidatua: 3,00 euro.
18.–Zuhaitzak, zuhaixkak eta basobera zaindu eta babesteko araudia.
Ez da aldatu.
19.–Udal Artxiboaren araudia.Agirien fotokopiak: fotokopien prezio berean. Agiriak bilatzen erabilitako denbora kobratuko da: euro bat 15 minutuko edo zatiki bakoitzeko, xehetasunak emanda betiere.
20.–Gelak eta kultur aretoak erabiltzea (Kultur Etxea):
Egunean: 20,00 euro.
Hilean: 50,00 euro.
21.–Udalaren makina teleskopikoa eta beharginaren lana alokatzea:45,00 euro orduan, zatikirik gabe.
Pala eta beharginaren lana alokatzea: 53,00 euro orduan, zatikirik gabe.
Eszenatokiaren alokairua: 50,00 euro, gehi muntatzeko orduak. Artaxoaren barnean erabiltzeko alokatzen ahal da bakarrik.
22.–Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren tasak.
Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) emateko 2018ko tasak:
DIRU-SARRERA GORDINAK, LAGUN BAKOITZEKO |
Zenbateko honetatik | Zenbateko honetara | Hilabeteko kuota | Euroak orduan |
0,00 euro | 180,00 euro | 0,00 euro | 0,00 euro |
181,00 euro | 210,00 euro | 16,14 euro | 0,78 euro |
211,00 euro | 240,00 euro | 22,94 euro | 1,09 euro |
241,00 euro | 270,00 euro | 26,78 euro | 1,28 euro |
271,00 euro | 300,00 euro | 30,60 euro | 1,46 euro |
301,00 euro | 330,00 euro | 40,53 euro | 1,93 euro |
331,00 euro | 360,00 euro | 49,71 euro | 2,37 euro |
361,00 euro | 390,00 euro | 57,38 euro | 2,74 euro |
391,00 euro | 420,00 euro | 65,01 euro | 3,09 euro |
421,00 euro | 450,00 euro | 72,66 euro | 3,53 euro |
451,00 euro | 480,00 euro | 80,30 euro | 3,91 euro |
481,00 euro | 510,00 euro | 104,40 euro | 4,97 euro |
511,00 euro | 540,00 euro | 128,51 euro | 6,12 euro |
541,00 euro | 600,00 euro | 160,64 euro | 7,65 euro |
601,00 euro | 660,00 euro | 171,44 euro | 8,16 euro |
660,00 eurotik gora | Familia-langile baten kostu osoa: 11,89 euro |
Tasa kalkulatzeko, eguneko ordu bateko laguntza (21 ordu hilean) hartzen da oinarritzat. Eguneko, ordu gehiago edo gutxiago erabiltzen bada, kostua proportzioan aterako da.
Etxeko Laguntza Zerbitzuaren ortopediako materiala alokatzeko 2018ko tasak.
–Aulki gurpilduna: 7,65 euro hilean.
–Ohe artikulatua: 7,65 euro hilean.
–Garabi artikulatua: 11,46 euro hilean.
Diru-sarrera potentzialak lortzeko, etekinak zenbatesteko irizpide hauek hartuko dira kontuan:
A.–Hiri-lurreko ondasunak: %1,30, hiri-lurraren katastroko balioaren gainean, ohiko etxebizitzari dagokionaren kendura aitzinetik egin ondoan.
B.–Landa-lurreko ondasunak: errentaren banaz bertzeko prezioa:
–Ureztalurra: 28,50 euro.
–Lehorreko lurra: 18,40 euro.
23.–Jerusalem Ama Birjina zahar etxea:
MENDEKOTASUNA | GELA MOTA | EUROAK HILEAN |
Mendekotasunik gabea | Batendako gela | 1.054,69 euro + BEZa |
Mendekotasunik gabea | Birendako gela | 975,71 euro + BEZa |
Erdizka baliatzen direnak | | 1.328,09 euro + BEZa |
Mendekotasun moderatua dutenak | Bata nahiz bertzea | 1.529,44 euro |
Mendekotasun larria dutenak | Bata nahiz bertzea | 1.692,61 euro + BEZa |
Mendekotasun handia dutenak | Bata nahiz bertzea | 1.870,16 euro + BEZa |
Farmazia tasak
Alokairua: 348,85 euro + BEZa.
Ura: 6,13 euro + BEZa.
Berokuntza: 25,90 euro + BEZa.
Argia: gastatutako kW-ak + BEZa.
KPIa negatiboa baldin bada, bere horretan utziko dira 2017ko prezioak.
Beilatokia:
–Zahar etxean bizi direnak: 0,00 euro.
–Erroldatuak: 143,73 euro.
–Erroldatu gabeak: 184,50 euro.
24.–Artaxoako Udalaren 0-3 urtekoendako Haur Eskolako zainketa eta egonaldi zerbitzuko tasak:
Hezkuntzako kontseilariaren Foru Aginduan ezarritako taula erabiliko da, familiak ordaindu beharreko tarifa ateratzeko. Hartan, 0tik 3 urte bitarteko haurrez arduratzeagatik, udalen titularpeko ikastetxeetan familiek ordaindu beharreko tarifak ezartzen dira. Betiere, Hezkuntza Departamentuarekin sinatu hitzarmenen bidez finantzatzen dira eta Nafarroako Gobernuak horretarako onesten duen araudiaren bitartez arautzen.
Matrikularen kuota: 50 euro. Kuota hori hilabetekoak ordaintzen direnean konpentsatuko da, azkeneko hilabetekoetan hain zuzen.
Adierazi behar da, halaber, erroldari buruzko aipamenak sortzapen egunean erroldatuta dauden guztiei begira egiten direla, gutxieneko antzinatasuna 2017ko urtarrilaren 1ekoa badute.
25.–Musika Eskolako tasak:
Haurren ikasgela eta Musika eta Mugimendua.
–Haurren ikasgela - 5 urteko ikasleak (Haur Hezkuntzako 3. mailakoak): 18,00 euro hilean.
–Musika eta Mugimenduko 1.a - 6 urteko ikasleak (Lehen Hezkuntzako 1. mailakoak): 18,00 euro hilean.
–Musika eta Mugimenduko 2.a - 7 urteko ikasleak (Lehen Hezkuntzako 2. mailakoak): 18,00 euro hilean.
(Eskolak emateko gutxienez ere 4 ikasle behar dira).
Musikako lehen zikloa.
Lehen maila:
–Musika hizkuntza, 2 ordu astean: 61,00 euro hilean.
–Musika tresna, 30 minutu astean, bakarka: 61,00 euro hilean.
Bigarren maila:
–Musika hizkuntza, 2 ordu astean: 61,00 euro hilean.
–Musika tresna, 30 minutu astean, bakarka: 61,00 euro hilean.
Musikako bigarren zikloa.
Hirugarren maila:
–Musika hizkuntza, 2 ordu astean: 77,00 euro hilean.
–Musika tresna, 35 minutu astean, bakarka: 77,00 euro hilean.
–Musika tresnen taldea, 45 minutu astean: 77,00 euro hilean.
–Ahots taldea, 45 minutu astean: 77,00 euro hilean.
Laugarren maila:
–Musika hizkuntza, 2 ordu astean: 77,00 euro hilean.
–Musika tresna, 35 minutu astean, bakarka: 77,00 euro hilean.
–Musika tresnen taldea, 45 minutu astean: 77,00 euro hilean.
–Ahots taldea, 45 minutu astean: 77,00 euro hilean.
Musikako hirugarren zikloa.
Borzgarren maila:
–Musika hizkuntza, 2 ordu astean: 79,00 euro hilean.
–Musika tresna, 40 minutu astean, bakarka: 79,00 euro hilean.
–Musika tresnen taldea, 45 minutu astean: 79,00 euro hilean.
–Ahots taldea, 45 minutu astean: 79,00 euro hilean.
Seigarren maila:
–Musika hizkuntza, 2 ordu astean: 79,00 euro hilean.
–Musika tresna, 40 minutu astean, bakarka: 79,00 euro hilean.
–Musika tresnen taldea, 45 minutu astean: 79,00 euro hilean.
–Ahots taldea, 45 minutu astean: 79,00 euro hilean.
Musikako laugarren zikloa.
Aukerakoa, ikasle helduendako edota nahitaezkoak diren hiru zikloak bukatu dituztenendako eta behar duten hauetan:
–Musika tresna, 30 minutu astean: 47,00 euro hilean.
–Musika tresna, 40 minutu astean: 62,00 euro hilean.
–Musika Hizkuntza, ordu bat astean: 18,00 euro hilean.
–Musika tresnen taldea, 45 minutu astean: 18,00 euro hilean.
–Ahots taldea, 45 minutu astean: 18,00 euro hilean.
–Pop-Rock gela: 20,00 euro hilean.
Entseguetarako musika-tresnen alokairua: 9,00 euro hilean.
Familia ugari bateko ikasleak %50eko beherapena izanen du aurreko kuota guztietan. Beherapena gauzatu ahal izateko, familia ugariaren txartel eguneratuaren fotokopia aurkeztu beharko da urtero. Ez da halako beherapenik eginen bigarren musika-tresnaren kuotan.
Erroldaturik ez daudenek %37 gehiago ordaindu beharko dute modalitate guztietako kuotan.
Aipatu tasa eta prezio publikoek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, udal honi zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta hilabeteko epean.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik.
Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Artaxoan, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.
Iragarkiaren kodea: L1800101