2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2018ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena. Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 26an.
Artzibarren, 2018ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.
1. ERANSKINA
2018ko plantilla organikoa
Lan-kontratudun finkoak.
Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala, %34,5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. Egoera: jardunean.
Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda.
Administrari-ofiziala. Beatriz Beroiz Erdozain.
Administrazio-langile partekatuak (Artzibar, Orotz-Betelu eta Longidako Udalen Batasuna, idazkari bakarra baliatzeko). Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Egoera: jardunean.
Iragarkiaren kodea: L1800935