28. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Soberako lurzatiaren deklarazioa, 1. poligonoko 956. lurzatian

Arbizuko Udalak, 2017ko abenduaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 37,15 m² inguruko jabari eta erabilera publikoko lursailaren kalifikazio juridikoa aldatzea (Udalak doako lagapen bidez eskuratua UE-5 unitateko 1. poligonoko 956. lurzatia garatzeko); xedea da Udalaren ondareko ondasun bilakatu eta soberako lurzati deklaratzea, jabetza mugakidearen alde besterentzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan aipatu 102.1 artikuluak hara igorrita xedatzen denari jarraikiz, soberako lurzatiaren deklarazioaren hasiera bateko erabakia jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoren, auzokideek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat dauzkaten alegazioak egin ditzaten.

Argitara ematen da, aipatu legezko xedapenak betetzeko.

Arbizun, 2017ko abenduaren 27an.–Alkatea, Karmele Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L1800968