2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAS
Berritze kolektiboa, lurralde aberastasunaren erregistroko datuena
Arasko Udalak, 2017ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehena.–Lurralde Aberastasunaren Erregistroan inskribatuta dauden oinarrizko datu ez-zuzenak edo inskribatu behar direnekin alderatuta desberdinak direnak elkarrekin berritzeko prozedura abiatzea; 4. poligonoan, lurzatien planoko honako lurzati hauetan dauden higiezinenak dira datu horiek: 309.ean, 308.ean, 306.ean, 1067.ean eta 1066.ean.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta argitalpen horrekin batera hilabeteko epea hastea, ukitutako titularrek deklarazioa egin dezaten. Hartan jabetza tituluak eta bidezko juzgatzen dituzten gainerako agiriak aurkezten ahalko dituzte.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Arasen, 2018ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L1800982