28. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2017ko abenduaren 11n egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespena 2017ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an, eta ezarritako epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontua behin betiko onetsirik gelditu da.

Hona hemen diru-sarrera eta gastuen zehaztapena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARREREN aurrekontua:

I. kapitulua: 911.500,00 euro.

II. kapitulua: 42.000,00 euro.

III. kapitulua: 209.620,00 euro.

IV. kapitulua: 1.074.920,00 euro.

V. kapitulua: 95.755,00 euro.

VI. kapitulua: 126.000,00 euro.

VII. kapitulua: 55.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.514.795,00 euro.

GASTUEN aurrekontua:

I. kapitulua: 655.597,00 euro.

II. kapitulua: 916.050,00 euro.

III. kapitulua: 9.481,00 euro.

IV. kapitulua: 141.200,00 euro.

VI. kapitulua: 364.800,00 euro.

VII. kapitulua: 3.000,00 euro.

IX. kapitulua: 148.360,00 euro.

Gastuak, guztira: 2.238.488,00 euro.

Behin betiko onespen honen aurka egiteko bideak honako hauek dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Andosillako Udalbatzari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Andosillan, 2018ko urtarrilaren 18an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1801016