28. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2/2017 aldaketa Musikako Udal Patronatuaren aurrekontuan. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2017ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu bereziaren 2/2017 espedientea, Musikako Udal Patronatuaren 2017ko aurrekontuari dagokiona.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatutako legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2017ko abenduaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, argitara ematen da iragarkia.

Kreditu berezia:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA (euro)

1 3261 6230001

Musika tresnak erostea

5.000,00

GUZTIRA:

5.000,00

Aurreko kreditu aldaketa ondoko partida honen kargura finantzatuko da:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA (euro)

1 3261 1310001

Aldi baterako irakasleen ordainsariak

5.000,00

GUZTIRA:

5.000,00

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2018ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1801018