28. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Mendiko pisten kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2017ko gehigarria

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2018ko otsailaren 24an bukatuko dela mendiko pistak erabiltzeko kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2017ko epe gehigarriari dagokionez.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2018ko urtarrilaren 25ean pasatuko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iragan eta gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2018ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1800957