28. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Adiosko Udalak, 2017ko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko ekitaldirako plantilla organikoa; aginduzko iragarkia 2017ko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n. Jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da ondotik zehazten den plantilla:

Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateak ematen dituen langile zerbitzuak. Lanpostuen, mailen eta izenen zerrenda, 2017ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 28an.

Orok jakin dezan argitaratzen da, eta aditzera ematen da onespen honen kontra uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian aipatzen diren errekurtsoak aurkezten ahal direla.

Adiosen, 2018ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Andrés Pérez Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1801019