28. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

838E/2017 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-7 unitate morfologikoko B-7.3 eta B-7.4 lurzatien xehetasun azterlana, Adania Residencial SLk sustatua, hasiera batean onesten duena.

Espedientearen helburua da B-7.3 eta B-7.4 lurzatietarako ezarritako behe solairuko lerrokadurak aldatzea, gutxieneko lerrokadura gehieneko lerrokadura bihurtuz, beheko solairua libre uzteko eta unitate morfologikoaren barneko gune berdeari jarraipena emateko.

Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialari aldaketa bat egin zitzaion Hirigintza eta Etxebizitzaren arloan Urgentziazko Neurriak Hartzeko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen lehen xedapen iragankorraren 1. atalean ezarritakoaren babesean, Udalez gaindiko Plan Sektorialeko I. banaketa eremuko konpentsazio batzordeak sustaturik, eta indarrean jarraitzen du gaur egun. Aldaketa hori Nafarroako Gobernuak 2010eko maiatzaren 17an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen (2010eko 68. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 4koa), eta haren araudia 2010eko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 20an, testu bategin gisa.

Hirigintza antolamendurako tresna honek Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren antolamendu xehatuaren gaineko determinazio batzuk aldatzen ditu. Tramitazioari eta xedeari dagokienez, hirigintzako arloko legedian ezarritakoa betetzen du, hots, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 63. artikulua eta Udalez gaindiko Plan Sektorialaren hirigintza-araudiaren 9. atala.

Xehetasun azterlan hau tramitatu eta onestea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagokio, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 43.1.d) artikulua aplikatuz, udalez gaindiko plan sektorial bat garatzen duen tresna delako.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak espedientea azterturik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hasiera batean onestea Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-7 unitate morfologikoko B-7.3 eta B-7.4 lurzatien xehetasun azterlana, Adania Residencial SLk sustatua.

2. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalei entzutea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta 20 egun iraunen dute.

Ondorio horietarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9; 31005 Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

Gainera, dokumentua Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan kontsultatzen ahalko da, bai eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren web-orriko “Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa” izeneko atalaren bidez ere: www.ExposicionPublicaOT.navarra.es.

3. Ebazpen hau Udalez gaindiko Plan Sektorialaren eraginpeko lau udalei, Konpentsazio Batzordeari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko abenduaren 15ean.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1714759