27. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara 498/2017 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea, Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritzak Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren irailaren 12ko 35E/2017 Foru Aginduaren aurka jarria; foru agindu horren bidez, 2017. urterako 30.000 euroko gastua baimendu zen, eta ikerketa zentroentzako diru-laguntzen deialdi bat eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, ikerketa zientifikoak eta bilketa dokumentala egin ditzaten, xede izanen dituztenak eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek Nafarroan edo nafarrei eragindako indarkeriazko gertakariak.

Salako Justizia Administrazioaren letraduak 2017ko abenduaren 20an emandako idatziaren bidez, eskatzen da igor dadila Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren irailaren 12ko 35E/2017 Foru Aginduari dagokion administrazio espedientea; foru agindu horren bidez, 2017. urterako 30.000 euroko gastua baimendu zen, eta ikerketa zentroentzako diru-laguntzen deialdi bat eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, ikerketa zientifikoak eta bilketa dokumentala egin ditzaten, xede izanen dituztenak eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek Nafarroan edo nafarrei eragindako indarkeriazko gertakariak.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, letraduak espediente hori Salara igortzeko eskatu du eta administrazio honi eskatu dio ukitutako alderdiak epatzeko, ebazpen hau jakinarazten denetik bederatzi eguneko epean autoetan agertu ahal izan daitezen.

Horrenbertzez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara 498/2017 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea, Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritzak Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren irailaren 12ko 35E/2017 Foru Aginduaren aurka jarria; foru agindu horren bidez, 2017. urterako 30.000 euroko gastua baimendu zen, eta ikerketa zentroentzako diru-laguntzen deialdi bat eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, ikerketa zientifikoak eta bilketa dokumentala egin ditzaten, xede izanen dituztenak eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek Nafarroan edo nafarrei eragindako indarkeriazko gertakariak.

2. Interesdunak epatzea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, demandatu gisa agertzeko modua izan dezaten, honako hau jaso eta biharamunetik bederatzi eguneko epean.

Jakinarazpenen egiaztagiriak espediente judizialari gehituko zaizkio, dokumentazio osagarri gisa.

3. Jakinaraztea organo judizialari, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 38.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, ez dagoela prozesuak metatzeko kasuetan sar litekeen beste inongo administrazioarekiko auzi-errekurtsoren berri.

4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritzara, Euskal Herriko Unibertsitatera, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 16an.–Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia, Álvaro Baraibar Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: F1801088