2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
Aldizkako karga-tasen diru-bilketarako 2018ko egutegia
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da San Adriango Udalaren aldizkako karga-tasen diru-bilketarako 2018ko egutegia, Alkatetzak urtarrilaren 17an eman 7/2018 Ebazpenaren bidez onetsia.
Interesdun guztiei jakinarazten zaie onetsitako egutegia honela gelditu dela:
TRIBUTUA | ALDIZKAKOTASUNA | HELBIDERATUTAKO ORDAINAGIRIEN IGORPENA | BORONDATEZ ORDAINTZEKO EPEA (helbideratu gabeak) |
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga) | Urtekoa | Apirilaren 6an | Apirila |
Udal tasak (pasabideak/txakurrak/herri-lurretako lurzatiak) | Seihilekokoa | Lehen seihilekoa: ekainaren 15ean Bigarren seihilekoa: irailaren 14an | Ekaina Iraila |
Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa (hiri-lurrekoa/landa-lurrekoa) | Seihilekokoa | Lehen seihilekoa: uztailaren 13an Bigarren seihilekoa: urriaren 15ean | Uztaila Urria |
Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ) | Urtekoa | Azaroaren 19an | Azaroa |
Ordainagiri helbideratuak aipatu egunetan igorriko dira.
Helbideratu gabeko ordainagiriak Udalaren banku-kontura transferentzia eginez edo udal bulegoetan ordaindu daitezke.
Ohartarazten da ezen, borondatez ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
San Adrianen, 2018ko urtarrilaren 17an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1800799