2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Aldaketa 2018rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena
Garesko Udalak, 2017ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018an indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoen aldaketa.
Jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira 2018rako aldaketa horiek zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.
Garesen, 2018ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1800819