27. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERGA

2018ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udal honek, 2018ko urtarrilaren 17an egin bilkuran, onetsi ditu 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta plantilla organikoa, azken hau 2017koa bezalakoa.

Espediente horiek jendaurrean egonen dira hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lergan, 2018ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.

Iragarkiaren kodea: L1800820