27. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Ordenantza, Udalaren diru-laguntzak arautzen dituena.
Hasierako onespena

Larraungo Udalbatzak hasiera batez onetsi zuen, 2017ko abenduaren 21eko Osoko Bilkuran, Larraungo Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera. Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Halaber, hasiera batez onartutako ordenantza Larraungo iragarki taulan ikusgai jarriko da.

Larraunen, 2018ko ilbeltzaren 11n.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1800641