27. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

6E/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira abenduaren 22ko 259E/2017 Ebazpenean hautemandako akatsak; ebazpen horren bidez, batik bat lanean ari diren pertsonei zuzendutako prestakuntzari dagokion deialdia onetsi zen.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 22ko 259E/2017 Ebazpenaren bidez, batik bat lanean ari direnei zuzendutako 2018ko prestakuntza programak gauzatzeko diru-laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Akats bat hauteman denez ebazpenaren 3. puntuan, hura zuzentzea proposatzen da, honela:

Honako hau zioen tokian:

“3. 2.900.000 euroko gastua baimentzea, 2018ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura, edo gaitzen den partida baliokidearen kargura: 950002 96200 4819 242104 partida, “Landunen lanbide prestakuntzarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izenekoa. Betiere, krediturik badago. Zenbateko hori honela banatuko da:

–2.550.000 euro, zeharkako prestakuntza programetarako.

–100.000 euro, ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako zeharkako prestakuntza programetarako.

–200.000 euro, langile autonomoentzako zeharkako prestakuntza programetarako.

–50.000 euro, desgaitasuna duten langileentzako zeharkako prestakuntza programetarako.”

Honako hau behar du:

“3. 2.900.000 euroko gastua baimentzea, 2018ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura, edo gaitzen den partida baliokidearen kargura: 950002 96200 4819 242104 partida, “Landunen lanbide prestakuntzarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izenekoa. Betiere, krediturik badago. Zenbateko hori honela banatuko da:

–2.450.000 euro, zeharkako prestakuntza programetarako.

–200.000 euro, ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako zeharkako prestakuntza programetarako.

–200.000 euro, langile autonomoentzako zeharkako prestakuntza programetarako.

–50.000 euro, desgaitasuna duten langileentzako zeharkako prestakuntza programetarako.”

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Azalpenean aipatutako akatsak zuzentzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 11n.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1800646