2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Tasak eta zergak 2018. urterako
Imozko Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen 2018 ekitaldirako tasak eta zergak onestea eta argitara daitezen agintzea.
Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa.
1. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,240 izanen da.
2. Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,812 izanen da.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %3 izanen da.
–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren (EJZ) indizea 1 izanen da.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga zehazteko, lurren katastroko balioari ondoko ehuneko hauek aplikatuko zaizkio, urtean:
Balio-gehikuntzak, urte batetik bostera bitarteko tartean: %3,3.
Balio-gehikuntzak, hamar urtera bitarteko tartean: %2,8.
Balio-gehikuntzak, hamabost urtera bitarteko tartean: %2,4.
Balio-gehikuntzak, hogei urtera bitarteko tartean: %2.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren kuotak zehazteko zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa bakarra %12 izanen da.
Lehen okupazioko tasak.
Oin berriko eraikinak: 130,00 euro/etxebizitza.
Zaharberritzeak, handitzeak, egituren berritzea: 100,00 euro.
Erabileraren aldaketak, etxebizitzak eraikitzea: 100,00 euro.
Etxeko uraren tasak:
Tarifa, m³ bakoitzeko: 0,31 euro, kontsumoa 200 m³ baino txikiagoa denean eta etxekoaz kanpoko kontsumoan, edozein kontsumo motatan.
Tarifa, m³ bakoitzeko, etxeko kontsumoa 200 m³-tik gorakoa denean: 0,33 euro m³ bakoitzeko (kontsumo hori 200 m³-tik gorakoa denean bigarren seihilekoan, urteko konputuan).
Kontagailuaren kuota finkoa: 17,50 euro.
Saneamenduko kuota: 17,50 euro.
Hargunearen tasa: 190,00 euro eta 370,00 euro, industriarako lotunearen tasa.
Ur-ihesak baldin badaude, erabiltzaileei ez zaie Nilsaren kanona kobratuko.
Hirigintzako lizentzien tasak:
Aurrekontua <5.000: 50,00 euro.
>5.000 <15.000: 70,00 euro.
>15.000 <30.000: 140,00 euro.
>30.000 <60.000: 210,00 euro.
>60.000 <150.000: 280,00 euro.
>150.000 <300.000: 350,00 euro.
>300.000 <600.000: 420,00 euro.
Hirigintzako kontsultak, txostenarekin: 150,00 euro.
Jarduera sailkatuaren lizentzia edo aurretiazko jakinarazpena edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea:
–Kanpoko tramitazioa badu: 250,00 euro.
–Kanpoko tramitaziorik ez badu: 150,00 euro.
Jarduera sailkatuaren irekitzeko lizentzia edo aurretiazko jakinarazpena edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea: 250,00 euro.
Antolamendurako plan partzial edo bereziak, Arau Subsidiarioetako aldaketak eta xehetasun azterlanak: 0,14 euro/metro koadroa.
–Plan partzial edo bereziak eta arau subsidiarioetako aldaketak: gutxienez 200,00 euro.
–Xehetasun-azterketak: gutxienez 150,00 euro.
Aldaketak plan partzial edo berezietan eta xehetasun azterlanetan: aurrekoaren %50.
Aldaketak plan partzial edo berezietan eta aldaketa arau subsidiarioetan: gutxienez 100 euro.
Aldaketa xehetasun-azterketetan: gutxienez 65,00 euro.
Birzatiketak: 0,23 euro/m² ondoriozko lurzatian.
Aldaketak birzatiketetan: aurrekoaren %50.
Urbanizazio proiektuak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,07.
Banantzea: 150,00 euro.
Eranskina tramitatzeko tasa: 70,00 euro.
Latasako frontoia erabiltzeko tasak:
4,00 euro orduko erroldatuendako.
7,00 euro orduko erroldatu gabekoendako.
1,00 euro orduko argiaren gasturako.
Imotzen, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, José Ángel Iturralde Vildarraz.
Iragarkiaren kodea: L1800051