27. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Alkatetzaren eskuordetza, ezkontza zibila egiteko

2/2018 Ebazpenak, urtarrilaren 2koak, Igantziko Udaleko alkatearenak, Aiert Retegi Telletxea zinegotziari ezkontza zibila egiteko ahalmena eskuordetzen dio.

Ikusirik ezkontza zibilaren espedientea, eta ezkontza Igantziko Herriko Etxean egin nahi dutela ezkongaiek 2018ko otsailaren 17an.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat etorriz,

EBATZI DUT:

1. Udal honetako Aiert Retegi Telletxea zinegotzia eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2. Baimena ematea ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko, 2018ko otsailaren 17an.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunari jakinaraztea.

Igantzin, 2018ko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1800255