26. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

441/2017 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, proiektuak, kultur jarduerak eta ereduko programak interes sozialeko deklaratzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

2017ko urriaren 1etik 31ra arte, besteak beste, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten proiektuak, kultur jarduerak edo ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko.

Literatura y Sociedad kultur elkartea

Navarro Villosladaren bigarren mendeurrena

Etxauriko Santa Eulalia parrokia

Etxauriko parrokiako kanpaien zaharberritzea

Melidako Santa María parrokia

Melidako parrokiaren berritzea

“Itineris Coma Cooperation from the Middle Ages” elkartea

Itineris Coma. “Camino de la Vera Cruz”, Artaxoan

Asociación Coral Olitense

“Erriberriko Hiria” Abesbatzen II. Topaketa

“Abaizen Lagunak” elkartea

Santa Elena eliza zaharberritzea

The Farandulers elkartea

Scopifest

“Irurtzungo Aizpea” elkartea eta “Euskal Txokoa Pikuxar” kultur, aisialdi eta gastronomi elkartea

Irurtzun Euskara eta Kultura

Coral San José Abesbatza elkartea

“In tempore” abesbatzaren 2018. urteko programazioa

Nafarroako almadiazainen kultur elkartea

Almadiaren Eguna, Almadiaren Museoa.

Zangozako Nora abesbatza

Zangozako Nora abesbatzaren 50. urteurrena

La Cuerda de Oro elkartea

La Cuerda de Oro: “La trucha y otros bichos” ipuin musikala

Radio Cierzo irrati elkartea

“Estaciones Sonoras” jaialdia

Pitillasko Peñen kultur elkartea

“Avetoro Pitillés Fest” talde hasi berrien musika lehiaketa

“FESTA-Los de Bronce” elkartea

FESTA-Los de Bronce

“Tomás Urzainqui Mina” fundazioa

Pirinioetako dokumentazio eta ikerketa zentroa

“Entzunaldi” kultur eta musika elkartea

Iruñeko Hiriko Orkestraren jarduera

María Teresa Ramos Rabasa

Anaitaverso (gune poetikoa)

Club Tenis Pamplona

Elkartearen mendeurrenaren liburua

M’Atakaladanza elkartea

P.I.G.-P.I.C. Pentsamendua Ikerlana eta Gorputza

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak burutu ondoren, Mezenasgo Batzordeak eskaerak eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan.

Eskaerak aztertu ondoren, Nafarroako Kultura Kontseiluak, 2017ko abenduaren 20an, proposamen bat igorri dio Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, kulturazkoak diren proiektu eta jarduerak interes sozialeko deklara ditzan, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, legezko testu horren 6.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuz, hala hartuak izatea merezi dutenez.

Bestalde, zenbait elkartek aurkeztutako ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko egindako proposamenei buruz –Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkartea, Radio Cierzo irrati elkartea, Pitillasko Peñen kultur elkartea, FESTA-Los de Bronce elkartea, Tomás Urzainqui Mina fundazioa, Teresa Ramos Rabasa andrea, eta “Irurtzungo Aizpea” elkartea eta “Pikuxar” Euskal Txokoa kultur, aisialdi eta gastonomi elkartea–, ikusirik zeinen informazio urria eman duten hurrengo urteetan egin gogo dituzten jarduerei buruz eta 2018tik aurrerako urteetan izan lituzteken diru-sarrera eta gastuei buruz, ezin dira ereduko programa deklaratu. Dena dela, interes sozialeko deklaratu daitezke 2018ko abenduaren 31ko bukaerarekin aurkeztutako proiektutzat.

Irurtzungo Aizpea elkarteak eta “Euskal Txokoa Pikuxar” kultur, aisialdi eta gastronomi elkarteak aurkeztutako “Irurtzun Euskara eta Kultura” proiektua ezin da interes sozialeko deklaratu, izaera kulturalik ez izateagatik edo “Herri agenda eta gizarte zerbitzua” ataldean aurkeztutako proiektuko jarduera hauek ez egokitzeagatik 8/2014 Foru Legearen 6.2 artikuluan ezarritako irizpideei. “Euskararen agendatik”, “Kirola Euskaraz” eta “Udan Euskaraz Blai” jarduerak atera dira; eta “Kultur Agendatik”, “Bertako Aziendaren Feria” izeneko jarduera.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea.

2. Ebazpen honen II. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea, 2018ko abenduaren 31ko bukaera datarekin betiere, eta hartzea ereduko programatzat.

3. Proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra interes sozialeko deklarazioak.

4. Proiektuak eta jarduerak interes sozialeko deklaratuak dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai proiektuari, kultur jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.

5. Proiektua edo kultur jarduera interes sozialeko deklaratuagatik, onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.

6. Interes sozialeko deklaratzen diren proiektuak eta kultur jarduerak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

7. Pertsona eta entitate onuradunek “Sello Mecna” anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan; betiere, zerikusia izan beharko dute interes sozialeko deklaraturik dauden proiektuekin, kultur jarduerekin edo ereduko programekin.

8. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Zerga Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko abenduaren 28an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Fernando Pérez Gómez.

I. ERANSKINA

PERTSONA EDO ENTITATE ONURADUNAREN IZENA

PROIEKTUAREN IZENA

AMAIERA EGUNA

Literatura y Sociedad kultur elkartea

Navarro Villosladaren bigarren mendeurrena

2018/12/31

Etxauriko Santa Eulalia parrokia

Etxauriko parrokiako kanpaien zaharberritzea

2018/02/28

Melidako Santa María parrokia

Melidako parrokiaren berritzea

2018/03/01

“Itineris Coma Cooperation from the Middle Ages” elkartea

Itineris Coma. “Camino de la Vera Cruz”, Artaxoan

2018/12/31

Asociación Coral Olitense

“Erriberriko Hiria” Abesbatzen II. Topaketa

2018/05/05

Abaizen Lagunak elkartea

Santa Elena eliza zaharberritzea

2020/12/31

The Farandulers elkartea

Scopifest

2018/02/28

San Jose abesbatza

“In tempore” abesbatzaren 2018. urteko programazioa

2018/12/31

Zangozako Nora abesbatza

Zangozako Nora abesbatzaren 50. urteurrena

2018/12/31

La Cuerda de Oro elkartea

La Cuerda de Oro: “La trucha y otros bichos” ipuin musikala

2018/12/31

Club Tenis Pamplona

Elkartearen mendeurrenaren liburua

2018/06/30

M’Atakaladanza elkartea

P.I.G.-P.I.C. Pentsamendua Ikerlana eta Gorputza

2018/10/14

II. ERANSKINA

PERTSONA EDO ENTITATE ONURADUNAREN IZENA

PROIEKTUAREN IZENA

AMAIERA EGUNA

Nafarroako almadiazainen kultur elkartea

Almadiaren Eguna, Almadiaren Museoa

2018/12/31

Radio Cierzo irrati elkartea

“Estaciones Sonoras” jaialdia

2018/12/31

Pitillasko Peñen kultur elkartea

“Avetoro Pitillés Fest” talde hasi berrien musika lehiaketa

2018/12/31

“FESTA-Los de Bronce” elkartea

“FESTA-Los de Bronce” elkartea

2018/12/31

“Tomás Urzainqui Mina” fundazioa

Pirinioetako dokumentazio eta ikerketa zentroa

2018/12/31

“Entzunaldi” kultur eta musika elkartea

Iruñeko Hiriko Orkestraren jarduera

2018/12/31

María Teresa Ramos Rabasa

Anaitaverso (gune poetikoa)

2018/12/31

“Irurtzungo Aizpea” elkartea eta “Euskal Txokoa Pikuxar” kultur, aisialdi eta gastronomi elkartea

Irurtzun Euskara eta Kultura

2018/12/31

Irurtzungo Aizpea elkarteak eta “Euskal Txokoa Pikuxar” kultur, aisialdi eta gastronomi elkarteak aurkeztutako “Irurtzun Euskara eta Kultura” proiektuaren kasuan, ezin dira interes sozialeko deklaratu “Herri agenda eta gizarte zerbitzua” atalean aurkeztutako proiektuko jarduera hauek. “Euskararen agendatik”, “Kirola Euskaraz” eta “Udan Euskaraz Blai” jarduerak atera dira; eta “Kultur Agendatik”, “Bertako Aziendaren Feria” izeneko jarduera.

Iragarkiaren kodea: F1800019