26. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, urtarrilaren 19ko 16E/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, laguntza deialdia onetsi da 2018-2020 aldian I+G proiektu estrategikoak egiteko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 382647.

Lehena.–Onuradunak.

Onuradun izan daitezke ikerketa eta ezagutzaren zabalkundeko enpresak, lantokia Nafarroan badute eta lantoki horretan diruz lagungarriak diren jardueretan aritzen baldin badira.

Bigarrena.–Xedea.

Laguntza hauen helburua da Nafarroarentzat estrategikoak diren industriako eta garapen esperimentaleko ikerketa proiektuak egin daitezela sustatzea, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (RIS3an) identifikatutako sektoreekin eta Europako Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza estrategiarekin lerrokaturik daudenak, konponbide berritzaileak ekartzen dituztenak gizarteak dituen erronken aurrean.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 18an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1800988