26. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3007/2017 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Funtzio Publikoko Zuzendari Nagusiak emana, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari (NUFK) 59.840,00 euroko diru-laguntza bat ematen diona Nafarroako toki entitateen prestakuntza planak finantzatzeko Administrazio Publikoen Enplegurako Prestakuntzari buruzko 2017ko Akordioaren barruan. Era berean, 14.960,00 euro ordainduko zaizkio Federazioari, emandako diru-laguntzaren ehuneko 25, alegia, hori baita prestakuntza jarduera hasi aurretik ordainketa aurreratu gisa eman daitekeen gehieneko zenbatekoa.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari (NUKF) 59.840,00 euroko diru-laguntza bat emateko eta 14.960 euro ordaintzeko proposamena aurkeztu du; diru-laguntzaren xedea Nafarroako toki entitateen prestakuntza planak finantzatzea da, Administrazio Publikoen Enplegurako Prestakuntzari buruzko 2017ko Akordioaren barruan.

Administrazio Publikoen Estatu Idazkaritzaren 2013ko urriaren 9ko Ebazpenak, Administrazio Publikoen Enplegurako Prestakuntzari buruzko 2013ko uztailaren 19ko Akordioa argitaratzen duenak, 8. artikuluan (plan multzokatuak) ezartzen du 10. artikuluko 3.b) apartatuan definitzen diren toki entitateak eta elkarte edo federazioak plan multzokatuen sustatzaile izan daitezkeela, autonomia erkidegoek gai horretaz xedatzen dutenarekin bat.

2013ko urriaren 8ko Ebazpena garatzeko, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren maiatzaren 18ko 107/2016 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako toki entitateek edo toki entitateen federazioek edo elkarteek enplegurako sustatzen dituzten prestakuntza planak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duten oinarriak onetsi ziren, eta hori Administrazio Publikoen Etengabeko Prestakuntzari buruzko 2005eko irailaren 21eko IV. Akordioaren esparruan (Administrazio Publikoen Enplegurako Prestakuntzari buruzko 2010eko martxoaren 22ko Akordioak aldatua), eta Administrazio Publikoen Enplegurako Prestakuntzaren Batzorde Nagusiak 2013ko uztailaren 19an onetsi zuen testuari jarraituz.

Deialdiaren 3. oinarriak ezartzen du prestakuntza planen sustatzaileak laguntzen onuradun izan daitezkeela, Nafarroan, berariaz, Nafarroako Toki Entitateen Federazioak edo Elkarteak, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 71. artikuluan aurreikusitakoaren babesean legez eratutakoak badira.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna duen elkarte bat da, Nafarroako toki entitateek osatua; hau da, beren interes komunak babestu eta sustatzeko eta, bereziki, toki autonomiaren defentsan aritzeko, beren borondatez bertan sartzea erabakitzen dutenek osatua; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoarekin bat dago eratuta.

Funtzio Publikoko Zuzendari Nagusiak emandako maiatzaren 9ko 1214/2017 ebazpenaren bidez, 2017ko maiatzaren 26an Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 101. zenbakian argitaratua, toki entitateen prestakuntza planak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia onetsi zen, Administrazio Publikoen Enplegurako Prestakuntzari buruzko 2017ko ekitaldiko Akordioaren esparruan. Akordio honek zehazten du laguntzak norgehiagokako araubidearen bidez emanen direla, 2017ko Gastuen Aurrekontuan ezarritakoaren arabera, “Toki Administrazioarentzako etengabeko prestakuntza planak (Estatuko NAPI)” izeneko 020003 04500 4609 921300 partidaren bidez. Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 66.950,00 eurokoa bada ere, gehienez ere beste 59.840,00 euroko zenbatekoa ezartzen da, horrela 126.790,00 euroko zenbatekora iristeko, hau da, Administrazio Publikoen Enplegurako Prestakuntza Batzordeak 2017ko urtarrilaren 31n Prestakuntza Funtsen Kudeaketarako hartutako Akordioaren bidez (2017ko apirilaren 11ko komunikazioaren bidez aldatua) onetsi zen horretara; bigarren zenbatekoak ez du deialdi berririk beharko, diru-laguntzei buruzko foru legearen 31.3.a.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Zenbateko gehigarri hori erabiltzeko, 59.840,00 euroko kreditu gehigarrirako baimena jaso beharko da, aurrekontuko kreditu erabilgarria kreditua sortuz handitu ondoren.

Deialdira Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa (NUKF) aurkeztu zen, 126.790,00 euroko gehieneko zenbatekoa zuen prestakuntza plan multzokatu batekin, bi ataletan bereizitakoa: batetik, lehen atala, 66.950,00 euroko zenbatekoarekin, ebazpen honen bidez baimentzen diren prestakuntza ekintzak jasotzen dituena, eta, bestetik, bigarren atala, 59.840,00 eurokoa, kreditu gehigarria baimendu ondoren egin beharreko ekintzekin.

Epean eta moduan aurkeztutako plan horrek instrukzio organoaren, hau da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren balorazio positiboa jaso zuen (22 puntu, 30etik).

2017ko ekainaren 30ean, aurkeztutako plana onartu zuen Nafarroako Toki Prestakuntzarako Batzorde Paritarioak, toki mailako prestakuntza planak onartzeko organo eskuduna den aldetik.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren maiatzaren 18ko 107/2016 Foru Aginduak, Nafarroako toki entitateek edo toki entitateen federazioek edo elkarteek enplegurako sustatzen dituzten prestakuntza planak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duten oinarriak onetsi zituenak, 10. artikuluan (diru-laguntzaren ordainketa), 1. apartatuan ezartzen duenez, emandako diru-laguntzaren ordainketa aurreratua egiten ahalko da prestakuntzako jarduera hasi aurretik, prestakuntza planak gauzatzeko beharrezkoa den finantzaketa moduan eta gastua justifikatu aurretik, baina gehienez ere emandako zenbatekoaren ehuneko 25 adinakoa izanen da. Orobat, ehuneko 35 bat gehiago ere ordaintzea aurreikus daiteke, prestakuntza jarduera hasi dela frogatu ondoren, halako moduan non gutxienez emandako zenbatekoaren ehuneko 40 ordainduko baita diruz lagundutako jarduera amaitu eta justifikatu ondoren. Apartatu horretan aurreikusitako moduan ordainduko ditu Administrazioak zenbateko horiek, onuradunak deialdian eskatzen diren dokumentazioa eta justifikazioa aurkeztu ondoren. Onuradunek ez dute abalik, gordailurik edo beste edozein bermerik eratu beharrik izanen, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritako moduan.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarentzako diru-laguntza aipatutako bermeak ematetik salbuetsirik dago, Nafarroako toki entitateak baizik biltzen ez dituen elkartea delako, hau da, fidantzak edo abalak egitetik salbuetsitako administrazio publikoak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 209. artikuluarekin bat.

Administrazio Publikoaren Institutu Nazionalak urriaren 24an emandako 451 Ebazpen partzialaren bidez, 697.340 euro eman zitzaizkien autonomia erkidegoei, beren eremuko toki entitateek aurkeztutako prestakuntza planak finantzatzeko. Nafarroako Foru Komunitateari 59.840 euro dagozkio.

Kontuan harturik Estatuko NAPIk 126.790 euro ordaindu dituela 2017ko ekitaldirako eta partidaren hasierako kreditua 66.950 eurokoa zela, 59.840 euroko kreditua sortu da 2017ko Gastuen Aurrekontuko “Toki Administraziorako etengabeko prestakuntza (Estatuko NAPI)” izeneko 020003 04500 4609 921300 partidan.

Adierazitakoagatik, bidezkoa da Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari 59.840 euroko diru-laguntza bat ematea Nafarroako toki entitateen prestakuntza planak finantzatzeko (Administrazio Publikoen Enplegurako Prestakuntzari buruzko 2017ko Akordioaren barruan), eta zenbateko horren ehuneko 25 ordaintzea, ordainketa aurreratu gisa; diru-laguntza hori 2017ko Gastuen Aurrekontuko “Toki Administraziorako etengabeko prestakuntza (Estatuko NAPI)” izeneko 020003 04500 4609 921300 partidaren kargura finantzatuko da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari 59.840,00 euroko diru-laguntza bat ematea Nafarroako toki entitateen prestakuntza planak finantzatzeko, Administrazio Publikoen Enplegurako Prestakuntzari buruzko 2017ko ekitaldiko Akordioaren esparruan.

2. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari 14.960,00 euro ordaintzea, emandako diru-laguntzaren ehuneko 25, alegia, hori baita prestakuntza jarduera hasi aurretik ordainketa aurreratu gisa eman daitekeen gehieneko zenbatekoa; diru-laguntza 2016ko Gastuen Aurrekontuko “Toki Administraziorako etengabeko prestakuntza (Estatuko NAPI)” izeneko 020003 04500 4609 921300 partidaren kargura finantzatuko da.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari (NAPI), Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoari, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Ekonomia Atalari eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Federaziori ohartaraztea ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal duela Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren aurrean hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari dagokionez.

Iruñean, 2017ko abenduaren 18a.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (214/2015 Foru Agindua, irailaren 28koa), Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F1715092